‘Martxoaren 8ko’ kartel lehiaketa Myriam Camero nafarrak irabazi du
Aurtengo ‘Martxoaren 8ko’ kartel lehiaketa Myriam Cameros nafarrak irabazi du, ‘Evidenciar’ tituluko lanagatik, aste honetan epaimahaiak hartutako erabakiari jarraiki. Lana teknika mistoaz egina dago, grafikoak eta tresna digitalak uztartzen baititu. Emakumearen Nazioarteko Eguneko jarduera programa eta kartela iragartzeko erabiliko da obra hori. Gaur gaurko ilustrazioa da, freskoa, kolorea tentuz erabiltzen duena eta adierazten duen mezua indartzeko xehetasun txiki hainbatez baliatuz. Globo aerostatikoa ikus daiteke, non emakume anitz “zaintza lan derrigorrezkoei” agur esan eta bidaia ekiten dutelarik. Agerian jarri nahi den aldarrikapena gizonok zeregin hori gure gain hartu eta partekatu behar dugula.
Hori horrela, kartelaren mezua oso egokia da aurtengo martxoak 8ko sinbolismoarekiko eta gizarteari oro har luzatzen zaion galdera kolektiboarekiko: “emakumeak zeregin horri uko egin eta gain hartuko ez balute ze zergatuko ote?”. Tuterako autoreak 600 euro eskudirutan eta diploma jasoko ditu sari moduan.
Myriam diziplina anitzeko artista da, 40 urte dituena eta oso ezaguna dena komiki eta ilustrazioaren munduan lan hainbat egin izan dituelako. Horien guztien artean, aipatu behar, besteak beste, ‘Cuentos para antes de despertar’ eta ‘La Cenicienta que no quería comer perdices’. Azken horrek, 50.000 aletik gora saldu ditu eta zenbait hizkuntza ezberdinetara itzulia izan da. Autorea Marrazki Emozionalen Tailerreko zuzendaria ere bada.
2018an 19 lan aurkeztu dira lehiaketara
Aurtengo edizioan 16 autorek guztira 19 lan aurkeztu dituzte lehiaketa honetara. Parte hartzaileetatik 7 emakume izan dira eta beste 9ak gizonezkoak. Parte hartzaileen kopurua azken urteetan antzerako baloretan, pareko eta egonkor, mantentzen da. Estatuko leku ugarietatik bidalitako obrak jaso izan ditugu Ermuan, esaterako: Murtzia, Nafarroa, Asturias, Castellon…eta Euskadi bertakoak baita ere. Azken horien artean, herriko autore ermuarrenak 5 jaso ditugu.
Epaimahaiak hiru lan aurre aukeratu ditu finalerako, azkenean eta bozkatu eta aho batez lehiaketaren irabazlea ebatzi dutelarik. Finalera sartu diren hiru lanak ondorengo tituluak izan dituzte: En el andamio", "Mucho por hacer, mucho que aprender" eta “Evidenciar”, zeina azkenean garaile suertatu den.
Epaimahaikide izan dira Aukera Berdintasun saileko zinegotzi eta teknikaria, udal kontseiluko kideak eta arte eta diseinu munduko profesionala, genero ikuspuntudunak guztiak ere. Antolatzaileek lanak bidali eta parte hartu duten guztiei beren esker ona adierazten die, oro har, guztiak kalitatezkoak eta mezudunak izan baitira.
Jasotako lan guztiak ikusgai eta erakusketan jarriko dira Emakumearen Topagunean martxoko hilabete guztian zehar.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan