Abian da XII. Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpaina
Aurtengoa, irakurzaletasuna sustatzeko egitasmo honen hamabigarren edizioa izango da, euskaltzaleen elkarte, udal liburutegi publiko eta liburu dendek elkarlanean antolatuta.
Gaur martxoaren 12an hasi eta maiatzaren 31ra bitartean gauzatuko da 45 herritan.
Euskal Birusa elkarteak herrian Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren hamabigarren edizio hasi du gaurkoan, udal liburutegiarekin eta Maribel eta Xiripot liburu dendekin batera. Ermuko Udala beharrezko babeslea izango da.
Liburuak eta horiek elkarri oparitzea sozializaziorako tresna ere bada. Horregatik proposatuko zaie taldekako dinamikak dituzten; irakurle txoko, mintzalaguna-mintzakide-berbalaguna, ikastalde, kultur talde eta abarretako kideei liburuak elkarri oparitzea, trukatzea eta irakurritakoa kontrastatzea, taldeen dinamika eta kideak aberasteko praktika gisa.
Egitasmo honek, 12.urtez,herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatuko ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz. Horretarako, besteak beste, parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez, eta liburua opari bihurtzera gonbidatuz.
Egitasmoa tokian tokiko euskaltzaleen elkarteen, Udalen, liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker burutzen da, eta herrietako eragileen arteko harremanetarako tresna izan nahi du.
Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu erraz emanda parte hartu daiteke:
Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.
>
Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli, eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.
Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emango digu.
Horrez gain, apirila eta maiatza bukaeran, liburutegi bakoitzean 30€ko balioa duen txeke baten zozketa egingo da, hile horretan irakurle fitxa bête dutenen artean. Txeke berezi horrek, besteek bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emango du.
Martxoaren 12tik maiatzaren 31ra
Martxoaren 12an abiatuko da “Irakurri, Gozatu eta Oparitu”ren 2018ko edizioa, eta maiatzaren 31n amaitu. Hortaz, ia bi hilabete eta erdiko iraupena izango du kanpainak liburutegietan, baina erosketa-txekeak liburu dendan erabiltzeko epea ekainaren 15era artekoa izango da.
Aurten ere, egitasmoa udaberriko hilabeteetan garatuko da, alde batetik, liburutegietan garai hobea izaten delako, eta bestetik, liburu-opari eta trukeen dinamika, opor aurreko hilabetetan eginez “udako liburua” opari hartutakoa izatea sustatu nahi delako.
Esan bezala, aurten 45 herritan izango da martxan ekimena eta nabarmentzekoa da aurreko lau urteetako herri gehienetan eskainiko dela, egitasmoaren balorazio onaren adierazle.
Bizkaian: Balmaseda, Ondarroa, Ermua, Atxondo, Mañaria, Zamudio, Igorre, Sopela, Getxo, Lezama.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko