Ermuak eraso sexisten aurkako gaitzespena erakutsi du

20.03.18
Berdintasuna

Udalak kontzentrazio deialdia egin du asteazken honetarako, martxoak 21, 19:00etatik aurrera

Ermuko Udalak erakunde adierazpena onartu du indarkeria matxistarekiko gaitzespen eta errefusik irmoenak publikoki agertzeko, egun emakume eta gizonen artean dagoen ezberdintasunaren ondorio besterik ez delako eta emakumeen osasun, duintasun eta askatasunaren kontra kalte larria egiten duelako.

Berdintasuneko Udal Kontseilua osatzen duten elkarteetako emakumeekin batera landu da adierazpena, eta urruntze-agindua hautsi eta gure herriko emakume bat biktima izan duen sexu-erasoa dela eta onartu da. Horrekin, gainera, biktimari erabateko laguntasuna erakutsi nahi zaio.

Ermua edozein motatako eraso sexistarik gabeko udalerri deklaratu da, eta hala izan nahi du. Hori horrela, Ermuko Udalak nahiz Berdintasuneko Udal Kontseiluak gure udalerrian izan den indarkeria matxista ekintza berri honen eta emakumeenganako indarkeria-jokabide ororen kontrako gaitzespena eta errefusa adierazi nahi dituzte.

Eraso matxisten aurkako kontzentrazioa

Inoiz edonolako indarkeria matxista jasan behar izan duten emakume guztienganako laguntasuna eta elkartasuna erakutsiz, Ermuko Udalak, Berdintasuneko Udal Kontseiluak eta Tratu Onen aldeko Plataformak kontzentrazioa antolatu dute asteazken honetarako, martxoak 21, 19:00etatik aurrera Orbe Kardinala plazan.

Ermuko gizon eta emakume guztiei dei egiten zaie gaitzespen jarrera berdinarekin bat egiteko topaketan, eta berdintasunaren aldeko borroka honetan aktiboki eta erantzukizunez parte hartzera animatu nahi dira herritar guztiak, pertsona guztioi dagokigun arazo sozial larri bat delako.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu