Talde bultzatzailea eratu eta aurrera egitea dira 'Ermua hiri adeitsua adinekoekin' ekimenaren erronkak

23.04.18
Gizartea

Ermua, hiri adeitsua adineko pertsonekin’ ekimenak bere heldutasun prozesuan aurrera jarraitzen du. Talde sustatzaileak deia egin du, nahi duten interesdun guztiek bat egin eta parte hartu dezaten, partaide eta eragileekin bat aberasteko eta denon artean aurrera ateratzeko. Datorren asteko ostegunean, maiatzaren 3an, berriz bilduko dira, Izarra Centre eraikinaren 4. solairuan, arratsaldeko 6etatik aurrera. Proiektu honek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskadi Lagunkoia ekimenaren laguntza du.

Aurreko astean –apirilaren 18ko asteazkenean- ekimenak jardunaldia gauzatu zuen interesaturiko adinekoekin bat Lobiano Kulturgunean. Saio horretan, proiektuaren inguruko aurkezpen adierazgarri bi izan ziren, biak ere oso interesgarriak.

  • Matia Fundazioko kide den Nerea Almazanek, Euskadi Lagunkoia delakoaren nondik norakoak eman zizkigun, Ermua sarera atxikita dagoelarik. Aurkezpenean ikus-entzunezkoa ere proiektatu zuen, zeina lasterbidez loturik eskaintzen dizuegun.
  • Abadiño Hiri adeitsua ekimenaren sustatzaile taldeko kideek ere bere esperientzia ezagutarazi ziguten. Kasu honetan adineko pertsonen parte-hartzeari bide eta aukera emateko grina herritarrengan piztu zela azpimarratu zuten.

Gurara bueltatuz, aurtengo 2018an ‘Ermua, hiri adeitsua adineko pertsonekin’ ekimenak zehaztu dituen lehentasunak eta aurrera egiten jarraitzeko emango dituen urratsak ondorengoak dira:

  • adineko pertsonekin lan-saio gehiago egitea, aurreko fasean antzemandako beharrei erantzungo dien ekintza-plana prestatzeko.
  • Adineko kideez talde bultzatzailea (motorea) eratzea, ibilbide guztian zehar estrategia bultzatuko dutenak, oinarria herritarrak izanik.

Horiek horrela, ekitaldiari bukaera eman aurretik Talde bultzatzaile edo motorrean sartzeko interesa izan dezaketenei dei egin zieten, taldera batzeko. Horretarako parada izango dute, maiatzaren 3an, arratseko 6etan, Izarra Centre eraikinaren 4. solairuan egingo duten bilerara bertaratuz.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean