Shissst! Zaratarik gabeko egunetan gaudela
Gizakion ahotsak zein soinu-mailara arte iritsi daiteke hizketan? Eta garrasi eginez? Zenbat zarata egiten du taladro-zulatzaileak? noiz uzten dio musikak atsegina izatetik deserosoa izatera pasatuz? Galdera guzti horiek erantzuna dute. Erantzunak ezagutzea eta horren inguruan hausnarketa egitea dira diziplina urbanistikoko udal sailak antolatu duen ‘Zaratarik gabeko nazioarteko egunaren’ harira jardueren helburua. Alorrak egitaraua prestatu du eta aldarrikapenarekin bat eginez. Gure gizartea izatez zaratatsua da, horregatik zarata arazo deba aintzat hartu eta barneratu behar dugu, ekiditen ikasteko. Herritarrontzako irekiak izango diren jarduerekin bat, ‘Zaratarik gabeko 2018ko eguna’ren baitan “Ermuan soinu-giroa hobetzeko Jarduera Plana” delako agiriaren informazio publikoa eta parte-hartze prozesuari hasiera emango zaio. Aurkeztu berri den plan hori zarataren inguruko gaietan jarraibide eta tresna izango da.
Gaur eta biharko egunetan jarduerak izango ditugu Orbe Kardinalaren plazan eta bertan jarritako estalpeetan, horietan jarduera hezitzaile eta zabalkundekoak gauzatuko diralarik. Aztertu eta sakondu ahal izango ditugun gaien artean zarata mailak; deseroso eta kaltegarria diren jarrerak edo jarduerak; soinuak neurtzeko dauden gailuak, eta aar. ‘Noismart’ enpresaren 4 begirale izango ditugu, horiek azalpen teorikoak eman eta jarduera praktikoak gauzatuko dituztenak egoera zaratatsuak zuzenean ikus eta ezagutu ditzagun, baita horien ondorioak ere. Gure ezagutza eta sentiberatasuna areagotzeko xedez. Jolaserako jarduerak izango dira, esperimental eta praktikoak. Ikus-entzunekoak ere proiektatuko dituzte. Plazako karpak zabalik izango dira bi egunotan, goizeko 10etatik arratsaldeko 4ak bitartean.
Biharkoan, -apirilaren 25eko egunean- eskema errepikatu egingo da, plazan karpak mantenduz ordutegi berberean. Eta aurten izapidetu eta onartuko den “Ermuan soinu-giroa hobetzeko Jarduera Plana” ezagutzera emateko jardunaldia egingo da. Agiri horren aurkezpena Lobiano kulturguneko auditorioan egingo da, arratseko 7etatik 8 eta erdietara bitartean. Aurkezpen ekitaldian zinegotzi bat, udal arkitektoa eta agiria idatzi duen taldea egongo dira. Hizlariek testuingurua azaltzeko sarrera egingo dute, mamia eta etorkizunerako lan-ildoak zehaztuko. Jarraian, aurkeztutakoen zalantzak edo galderei erantzungo dietelarik. Aste honetan egindako Batzorde Informatiboan aurkeztu izan den Plan hori prestatu den tresna araugilea izango da, zeinaren bidez lan-lerro zehatzetan esku-hartzeko planifikazio estrategikoa landuko den, herrian ditugun eta eragozpenak sortzen dituzten soinu edo zaratak gutxitu eta bideratzeko, ohitura osasungarriagoak sustatzearekin batera.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean