Guraso-lagun ostiralean bilduko, mintzapraktika egin eta 'Ermuan Bagara' prestatzeko

14.05.18
Euskara

Berbalagun ekimenak beste behin guraso-lagun irekia –guraso nahiz seme-alabentzat- antolatu du. Saioa aste honetako ostiralean egingo da, maiatzaren 18an, Lobiano Kulturgunean, arratsaldeko bost eta erdietatik zazpietara bitartean. Ordu eta erdiko saio horretan ‘Ermuan Bagara’ ekimenerako ‘gauzak’ prestatuko dira, euskaraz mintzatuaz gozo-gozo. Zer egingo duten? Hurbildu eta parte hartu!

Ekintza hau, ekintza puntuala izan arren, hiruzpalau aldiz burutzen da urtean. "Irekia" adjektiboa erabiltzen du Ermuko edozein gurasok (eta bere seme-alabak) parte hartu ahal duelako. Ez dago zertan guraso-lagun talde batean izen emanda egon behar. Saioak tematikoak izaten dira eta guztietan guraso eta umeen arteko hartu-emana eta elkarlana sustatzen saiatzen dira antolatzaileek. Gaiek egiten den sasoiarekin izaten dute lotura. Oraingoan, esaterako, gaia ‘Ermuan Bagara’ izeneko festa, ate joka baititugu. Parte hartzeko, 663 07 04 92 telefonora deitu edo ermua_berba@aek.eus postontzi elektronikora idatzi.

Aurtengo 2017-2018 ikasturteko edizio honetan inoiz baino partaide gehiago bildu dira Guraso-lagun ekimenera, marka guztiak hautsiz, herriko ikastetxe guztietan baitago gutxienez guraso-lagun talde bat. Guztira 7 talde eta 50 bat guraso izanik, euskaraz mintzatu eta praktikatzeko taldeotan.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko