Borondate pasibotik konpromiso pertsonalerako jausi linguistikoa: Ermuan Bagara!
Asteburu honetan euskaraz bizitzeko aukera izanen dugu ‘Ermuan Bagara’ aldarrikapen eta festarako ekimen eta egitarauari esker. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean 11 egunez Euskaraldia era koordinatu batean Euskararen lurralde osoan egingo den ekimenaren aurre saioa edo aproba izango da. Euskaraldiaren bidez euskaldun hiztunak aktibatu nahi dira, horien guztien konpromisoaz batera euskara mingainean izan dezagun eguneko 24 orduetan, uneoro edozein toki eta edozein pertsona edo solaskidearekin. Hots, borondate adierazpen hutsetik konpromiso pertsonalerako jausi linguistikoa egin dezagun. Parte-hartze aktiboa euskara bihotz eta adimenetik mintzapraktikara aldatzeko.
Ekimenaren xedea hizkuntza normalkuntzari bultzada ematea da, prozesuan sakontzea aurrera egiteko. Bide batez agerian jarri nahi da, hiztun talde gero eta handiagoa eta heterogeneoa dagoela gure herrian, ezagutza maila ezberdinak izan ditzakeen arren, euskaraz hitz egin eta komunikatu daitekeena. Hortik abiatu, aurrera egin eta euskaraz eguneko 24 orduetan bizi ahal izateraino nahia errealitate bihurtu arte.
Proposamenarekin bat egin eta horretan bere ekarpena egin duten ermuarrak eta taldeak ugari dira, sinergia horien batzeak posible egin dutelarik asteburuko igande iluntzera arte gozatu ahal izango ditugun jarduera piloa. Egitaraua oso zabala da eta ostiral, larunbat eta igande goizeko nahi arratseko ordurik gehienak hartzen ditu barne. Jardueren artean kirolak –mendi irteera, olinpiadak, duatloia, eskubaloia, gymkana- eskola jokoak; musika –kontzertu, erromeria, errezitaldi, flamenko eskolak- filma komertzialak nahiz gazteentzat euskaraz izango ditugu besteak beste. Nolanahi, garrantziagatik azpimarragarri dira ondorengoak; larunbatean Berbalagun nahiz gazteentzako mintzodromoak; argazki jendetsua kolektiboaren tamaina eta babesa agerrarazteko; herri bazkari erraldoia eta Ermuko euskaltzaleen sarearen ekitaldia. Domekan, berriz, Ermuan Bagarari amaiera ematekoa, non ‘Euskaraldia’ egunetako hainbat gauza aurreratuko dizkiguten antolakuntzan dabiltzan euskaltzaleak. Jarduera eta ordutegi guztien berri zehatza ezagutzeko ikus azpian uzten dizuegun programaren irudia.
Bat egin eta parte hartu rolen bidez: ‘Ahobizi’ eta ‘Belarriprest’
Herriko eragilek antolatu eta koordinatu duten ekimena honek gure udalaren babesa jaso du. Hirugarren sektoreko dendari eta ostalariek eskutitzak jaso dituzte, non proposamenaren berri ematen zaien eta bat egitera animatzen. Horretan, gainerako herritarrak bezalaxe, konprometitu eta rol bat hartu dezakete –euskara ezagutza mailaren arabera, hitz jario erraztasuna, inplikazio maila, eta abar…-
Aurreikusita daude rol bi; Ahobizi izeneko proaktiboa, edozein momentutan edonorekin euskaraz aritzeko prest dagoena eta, solaskideak erabakiko euskaraz jarraitzea ala ez, gaitasunaren arabera. Pertsona horren lehen hitza beti euskarazi zango da, ezezagunak barne.
Bestalde, Belarriprest deiturikoa, oztopo izan nahi ez duen aldekoa, ulermen maila nahiko izanda komunikaziorako oztoporik jarriko ez duena eta ulertzen saiatuko dena, nahiz eta berak gaztelania erabili. Euskaraz hitz egin diezaiotela atsegin.
‘Euskaraldia’ eraginkorrena lortzeko bidean ‘Ermuan Bagara’ pauso bat da, otsailean eginiko Norbanakoa Hizkuntza Eremuaren inguruko tailerraren kasuan bezala. Guztiaren helburu kontzientzia kolektiboa piztea baita, hiztunok euskararen normalkuntzan sakontzeko eta orotariko hizkuntza –unibertsala- egiteko beharraz jabetuta.
Azpian uzten dizkizuegu ‘Ermuan Bagara’ ekimeneko hainbat material.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik