Eraikinaren ebakuazio bideak eta segurtasuna hobetzeko obrak egingo dira udal kiroldegian
M.A. Blanco udal kiroldegian obrak hasi ditu gaurkoan udalak, sarrera eta irteera bideak nahiz barruko aldea egokitu eta segurtasun eta ebakuazio araudiarekin betetzeko, Eraikuntzaren Kode Teknikoak ezarritakoari jarraiki. Kiroldegiak hogei urte beteko ditu datorren 2019an. Obrari esker eraikinak segurtasun elementuak eta erabiltzaileen ebakuaziorako gunean gehitu egingo ditu, sute kasuan kea ateratzeko sistema hobetzeaz batera. Obrak egingo dira eraikinaren barruan eta baita kanpoaldean ere.
Batetik, eraikinaren solairu ezberdinak lortzen dituen eskailera nagusia babestu eta zatitu egingo da. Sektore edo gune ezberdinetan banatuko da, sute kasuan ebakuazio bermatzeko gaur egun dauden exijentziekin bat egoteko; suaren kontrako ateak jarriz eta eraikineko aireztatze sistema hobetuz, teilatuan aire-girotze makina berria jarriz. Makina horrek oinarrizko gimnasia lekuari, squash pistei eta erabilera anitzeko aretoari zerbitzu emango die.
Bestetik, eraikinari irteera berri bat egingo zaio Zearkalera emango duena. Horri esker, kiroldegiak bost irteera puntu izango ditu erabilgai. Sarrera berri hori igerileku eta horren aldagelako erabiltzaileentzat izango da, ebakuazio bideak ugarituz eta hobetuz.
Helburu nagusia pertsonen segurtasuna bermatzea, araudia betetzearekin batera
Kirol alorreko alkateorde, Miguel Ledesmak, esan du “erreformarekin larrialdi kasuan kiroldegiko erabiltzaileen segurtasun-baldintzak bermatu nahi ditugu batez ere”. “Beharrezko obra da 1990eko araudiari jarraiki altxatutako eraikina gaur egungo eskaera eta aldaketei egokitzeko beharrezkoa”, azpimarratuz.
Lanak ‘Unebide Obras y Contratas, S.Mari’ esleitu zitzaion iazko abenduan, 370.069,19 eurotan, jarritako esleipen prezioa baino %6,2 merkeago. Lanak lau hilabetetan egingo direla aurreikusita dago, hortaz irailaren bukaerarako amaituta izatea espero da. Exekutatuko den proiektua Bosark Arkitektoak estudioarena da.
Obra ez da orain artean hasi kiroldegiaren jarduerari eragozpenik ez sortzeko. Orain hastea erabaki da, kirol elkarteek denboraldia amaitua dutelako eta erabilera baxuagoa izaten ohi delako. Igeltseroek gauez eta jai-egunetan lan egingo dute, instalakuntzan ahalik eta eragozpen gutxiena egiteko. Lan zail eta korapilatsuenak abuztuan zehar egingo dira, instalakuntza mantenu lanak egiteko itxita izan ohi den egunetan.
Nolanahi ere, obra handia denez gero, erabiltzaileek eragozpenak jasan beharko dituztela eta, UKEk pazientzia eduki eta arrazoizkoak izateko eskatzen digu. Zenbait kasu eta unetan, zerbitzu eta jarduerak ohiko lekuetatik beste batera aldatu egin beharko dira.
Lan eta egiteko nagusien xehetasunak
Erreforma handienen artean ondokoak ditugu: batetik, ebakuaziorako eskailera metalikoa prestatzea, zeina igerilekuko aldagelak komunikatuko dituen Zearkaleko fatxadan prestatuko den larrialdietarako irteera berriarekin eta, bestetik, kiroldegiko solairu ezberdinak lortzen dituen eskailera babestutako gune bihurtzea. Azken hori egiteko beharrezkoa izango da solairu bakoitza zatitzea eta ebakuazio ibilbideak aldatu eta birdefinitzea.
Sotoan egingo diren moldaketak ondorengoak dira: eskailera alboko biltegia eta igogailuaren aurreko zonaldea babesturiko eskaileraren barne sartzea, eskailera azpian mugikortasun urria duten 3 erabiltzailerentzako babes gunea prestatuko delarik. Horrez gain, UVA izpien kabina dagoen lekuan mugikortasun gutxi duten beste 16 pertsonentzako babes gunea prestatuko da, horietatik 5 gurpil-aulkidun erabiltzaileentzat izanik, kirolaz kanpoko ekitaldietan. Hori horrela, UVA izpien kabina lekuz aldatu eta solairu horretako beste toki batera lekuz aldatuko da.
Behe solairuan aldiz, eskailera eraldatzea pistako komunak berrantolatzea suposatuko du, sarrerako tornuen alboan larrialdietarako ate berria jarriko delarik, horrela eskatzen baitu araudiak, eraikinaren irteeratik kalera ezin baitira guztira 15 metro baino gehiago egon.
Lehen solairuan eskailera banandu egingo da, suaren kontrako ateak jarriz, atari independente bat moldatzeko, horretan mugikortasun urria duten 6 pertsona babestu ahal izango dutelarik eta horietatik 2 gurpil-aulki erabiltzaileak izanik. Gainean dagoen, solairu artea itxi egingo da, bi ate jarriz, bat banatzaile bakoitzeko.
Bigarren solairuan gauza bera egingo da, 2 ate jarriz, bana esku bakoitzeko. Biltegia aldatu egingo da babesgunea eratzeko, 1 gurpil-aulkidun erabiltzaileentzat eta beste 2 mugikortasun urria duten pertsonentzat. Atari horretatik sarrera izango da gimnasio librera eta squash pistara.
Hirugarren solairuan, komunak eta instalazioen armairua berrantolatu egingo dira, solairuko babes guneari leku egiteko. Horretan, gurpil-aulkia darabilen erabiltzaile 1 eta mugikortasun urria duen beste 1entzat leku prestatuz. Komun berriak egingo dira eta horietatik 1 minusbaliatuentzat izango da. Komunikazioen armairuari leku berri egingo zaio.
Azkenik,laugarren solairua bitan banatuko da, eskailera zatituz babesgarri egiteko eta bigarren irteera bat prestatuko da. Solairuko babes gunea egingo, horretan, gurpil-aulkia darabilen erabiltzaile 3 eta mugikortasun urria duen beste 7entzat lekua prestatuz.
Kantxaren gaineko estalkian dauden sabai-leihoetan aire-pasabideak prestatuko dira, suteak antzemateko sistemarekin konektatuak egongo eta automatikoki zabalduko direnak alarma jotzen duen bakoitzean, oro har keak eta espazioa hobeto aireztatzeko.
Aireztapen eta aire-girotze sistema aldatu egingo dira eraikinaren baldintzak hobetzeko eta lekua irabazteko, oraingo makina bat handia izateaz gain leku ugari hartzen duelako. Hori eginez, egun babestuko den eskailera zeharkatzen duten hodi eta tutuak ezabatu ahal izango dira. Uzten direnei panelak jarriko zaizkie gainetik, suari aurre egin eta asko eusten duten motatakoak. Halaber, suteetako ur hartuneak igogailu ondotik mugituko eta babesturiko eskailera gunetik kanpora aterako dira.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke