'Berbalagun'ek denboraldiari amaiera emateko jarduera bi antolatu ditu

05.06.18
Euskara

‘Berbalagun’ ekimenak denboraldiari amaiera emango dio datorren astean. Arduradunek bi jarduera antolatu eta iragarri dituzte; lehena asteazkenerako eta bigarrena, ostiralerako. Asteazkenean, herrian zehar ibilbidea eginen dute emakumeen eta feminismoaren aztarnak ezagutzeko xedez. Ibilbide horretan borroka feministak eta emakumeek herriaren historiari egindako ekarpenak eta bertan utzitako aztarnak bisitatuko ditu taldeak.

Ostiralean, azken afaria dastatuko dute elkarrekin mintzapraktikako lagun eta kideek. Urkaregi jatetxean egingo da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Aldez aurretik txikiteoa egin nahi dutenek, hitzordua Herga tabernan dute, iluntzeko zortzietan. Afariaren prezioa kideko 20 euro dira.

Jardueran parte hartzeko izena ematea beharrezko da erretserba egin ahal izateko. Izena eman nahi dutenek bi aukera erraz dituzte; 663 070 492 telefono zenbakira deitzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira idaztea, ekintza bakoitza hasi aurreko bezpera artean.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko