Ermuko Jardunaldi Gastronomikoak adin-nagusitasunera iritsi dira

07.06.18
Gizartea

Lobiano Gastronomia Elkarteak bere jardunaldi ezagunen XVIII. edizioa antolatu du gure udalerrian ekainaren 11tik 18ra bitartean. Ohikoa den moduan, programazioko izarra herriko taberna eta jatetxeen pintxo lehiaketa izango da, datorren aste osoan zehar izango dena.

26 establezimenduk parte hartuko dute lehiaketaren edizio berrian, eta astelehenetik igandera bitartean mokadurik dastagarrienak eskainiko dituzte euren ohiko ordutegian, 1,60 euroren truke.

Elgoibarko Belaustegi jatetxeko Josu Mugerzak, Durangoko Kobika jatetxeko Koldo Kortabitartek, Ondojan aldizkariari esker Euskal Gastronomi saria jaso duen Josema Azpeitiak, ltziarko Salegi jatetxeko Maribi Altzibarrek eta antolatzaileen arteko kide batek osatuko dute epaimahaia. Astean zehar pintxoak dastatuko ditute, eta ostegunean 17:00etatik aurrera finalera heldu diren 12 lokaletatik pasatuko dira.

Epaimahaiak banatzen dituen sariez gain, herritarren artean boto gehien jaso dituen pintxoari ere diploma bat emango zaio. Botoa Ermuko Udalaren webgunean eman ahalko da astelehenetik ekainaren 15eko 00:00ak arte.

Ohiko sariez gain, irabazleek El Corte lnglések eskainitako erosketa txeke desberdinak ere jasoko dituzte.

Gustu guztietarako jarduerak

Jardunaldi Gastronomikoen jardueren programak aste osorako proposamen interesgarriak jasotzen ditu. Esaterako, asteazkenean, ekainak 13, dastatze afaria egingo da Aldapan, Zaldiaran jatetxeko sukaldariek prestatutako platerrak probatu eta gozatu ahal izateko. Gasteizen Michelin Izarra duen jatetxe bakarra da Zaldiaran.

Ostiralean, ekainak 15, dastatze-hitzaldia izango da Lobiano Kulturgunean, Arlequín kontserba enpresaren eskutik. Ponentziaz gain, euren produktuak probatzeko aukera izango da bertan (atuna, antxoak, sardinak, bokartak, etab.), Viña Costeirako ardoez lagunduta.

Bestalde, larunbatean, ekainak 16, Jardunaldien egun handia ospatuko da, eta hiru ekimen ezberdin hartuko ditu Orbe Kardinala plazak. Batetik, ardo dastaketa hastapen ikastaroa eskainiko da 12:00etatik aurrera; gero, 13:00etatik 15:00etara, pintxo lehiaketan parte hartzen duten 5 establezimendutako sukaldariek euren platerrak prestatu eta hiritarrei eskainiko dizkiete; eta azkenik, 18:00etatik aurrera, binakako bakailao txapelketa jokatuko da.

Jarduera horien inguruko informazio guztia, izen-emateak eta ordutegiak XVIII. Jardunaldi Gastronomikoen liburuxkan kontsultatu daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
10.07.25
Azaleko minbizia prebenitzeko modurik onena, eguzkitik babestea da

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute