UKEk uztailerako ikastaroak eta horietan alta nahiz bajak emateko jarraibideak iragarri ditu

18.06.18
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak (UKEk) jakinarazi du –zabaldu duen oharraren bidez- M.A. Blanco kiroldegian egiten diren ikastaro guztiak ekainaren 30ean –larunbatean- bukatutzat emango direla. Hori horrela, ikastaroetan alta nahiz baja emateko gida laburra prestatu dute, uztailean izango direnen ikastaroen zerrenda iragartzeaz gain.

‘Premium’ modalitatekoak diren erabiltzaileek eta fitnesseko ikastaro egileek uztailean jarraitu nahi badute ez dute ezer berezirik egin behar. Aldiz, jarraitzeko asmorik ez badute, ekainak 22a baino lehen baja eskatu beharko dute.

Kirolari eta zale orokorrak, ‘premiun’ modalitatekoak ez direnak, uztailereako programatu diren ikastaroetako bat egin nahi badute, modalitate zehatz bakoitzerako alta eman beharko dute. (Ikus ikastaroen eskaintza). Uztailean bai parte hartzea, bainan ez irailean ekainaren 22a baino lehen baja eman beharko eta uztailerako alta egin. Irailean jarraitu nahi ez den kasuan, baina bai irailetik aurrera, interesatuek ez dute ezer –inolako eskaerarik- egin beharko.

Azkenik, uztailean ez eta irailean parte hartzen jarraitu nahi ez dutenek, baja eman beharko dute ekainaren 22ko ostirala baino lehen –hori barne-.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira