Guerrera juniorrak, President's Cupeko txapeldun

12.07.18
Kirolak

Imanol Alvarez entrenatzaile ermuarrak gidatzen duen Espainiako emakume juniorren eskubaloi selekzioa President’s Cupeko txapeldun izan da Hungariako 2018ko Munduko Eskubaloi Txapelketan.

Guerrerek, Mirene Moreno eta Anne Erauskin ermuarrak tarteko, hamazazpigarren postua eskuratzeko jokatu dituzte azken bi partiduak Hungarian. Izan ere, taldeen fasetik kanpo gelditu ziren pasatu den igandean izandako norgehiagoken ostean, bi garaipen (Egiptoren eta Kroaziaren aurka) eta hiru porrot (Suedia, Alemania eta Frantziaren aurrean) lortuta. Hori horrela, President’s Cup lortzeko lehian sartu ziren.

Txapelketako azken fase honetan, Angola eta Portugal izan dituzte aurrez aurre Guerrerek. Lehenengo partiduan larri-larri eskuratu zuten garaipena (31:32) talde afrikarraren aurka, eta Portugalen aurrean jarraian eskuratutako hirugarren garaipenari esker (28:32) President’s Cupeko irabazle izan dira, Hungariako Mundialeko sailkapen orokorrean 17. postua eskuratuz.

Imanol Alvarez hautatzaileak azaldu duenez, “hamazazpigarren postua ez da guk espero genuen emaitza, baina sentsazio onekin esango diogu agur Hungariari. Oso gustura nago neskek egindako lanarekin, kanpoan geratu izanaren kolpea eta gero, errekuperatu eta hiru partidu jarraian irabaztea lortu baitute. Eta hori, maila hauetan, ez da batere erraza”.

Hungaria da emakumezko juniorren XXI. Eskubaloiko Munduko Txapelketako egoitza, uztailaren 1etik 14ra bitartean. Imanol Alvarezen Guerrera juniorrek guztira zazpi partidu jokatu dituzte: bost D taldearen barnean (Frantzia, Suedia, Alemania, Kroazia eta Egipto izan dituzte aurrez aurre) eta beste bi President’s Cupen, Angola eta Portugalen aurka.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira