Rulo y La Contrabanda taldeak jai-giroa piztuko du Santixauen atarian
Raúl Gutiérrez Andérez abeslari eta gitarrista, Rulo ezizenez ezagunagoa, Ermuan izango dugu larunbat honetan La Contrabanda taldearekin batera, Santixau jaien aurreko kontzertu handia eskaintzeko.
Astebete baino gutxiago falta da modu ofizialean Santixauei hasiera emateko, eta San Pelaio plazan jai-giroa piztuko da larunbatean. Gainera, Rulok luxuzko gonbidatuak izango ditu bere aurretik, Orihen talde ermuarra ere bertan izango baita.
Rulo 1979an jaio zen Reinosan, Kantabrian, musikari oso lotutako familia baten barnean; izan ere, aitak gitarra jotzen zuen herriko hainbat taldetan, eta amak herriko irrati katean programa bat zuen. Horrela, 10 urterekin gitarra jotzen hasi zen, eta 14 urterekin jada bere lehen kontzertua eskaini zuen Suizidio taldearekin, Espainiako rock musikarien bertsioak jotzen. La Fuga taldeko abeslari eta gitarrajole gisa egin zen ezagun Rulo, eta 13 urtetan zehar 500 kontzertu eskaini eta 8 disko kaleratu ditu. 2011. urtetik aurrera Rulo y La Contrabanda gisa aurkezten da, eta jada 3 disko atera eta 11 herrialde bisitatu ditu.
Bestalde, Orihen taldeak La última canción aurkeztuko du, martxoan kaleratu duten estudioko bigarren lana. Boskote ermuarrak 22:30ean ekingo dio kontzertuari, eta ordubete geroago eszenatoki berera igoko dira Rulo y La Contrabanda.
Kontzertu honen kartela ikus daiteke lotura honi jarraituz.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu