Urteko mantenimendu lanak egiteko UKEk instalazioak itxita izango ditu abuztuan zehar
M.A.Blanco udal kiroldegiak eta Aritzmendiko kirol gunea -frontoia eta padeleko pistak barne- itxita egongo abuztuaren 24ra arte, eta Betiondo Kirol Gunea irailaren 1era bitartean
UKEren abonatuek Eibarko Orbea kirol zentruaren igerilekuak erabili ditzazkete Ermuko kiroldegia itxita dagoen denboran, bi erakundeen artean sinatuta dagoen hitzarmenari esker. Instalaziora sartu ahal izateko derrigorrezkoa izango da abonatu-txartela eta NANa aurkeztea
Ermuko Udal Kirol Erakundeak kudeatzen dituen instalazio guztiek jendearen aurreko ohiko jarduera etengo dute abuztuan zehar urteroko mantenimendurako geldialdi teknikoa burutzeko eta instalazio guztien egunean jartzea zein derrigorrezko berraztertzea burutzeko, hamaika hilabeteko etengabeko jarduera trinko eta jarraiaren ondoren. M.A.Blanco Udal Kiroldegia eta Aritzmendi kirol gunea -frontoia nahiz padeleko pistak- itxita mantenduko dira uztailaren 31tik abuztuaren 24ra bitartean, biak barne. Betiondo Kirol Gunea, aldiz, uztailaren 25etik abuztuaren 31ra arte itxita mantenduko da.
Urteko geldialdi honetan zehar, UKEk mantenimenduari dagozkion hainbat jarduera burutuko ditu, berezkoak dituen kirol ekipamenduen eguneraketa eta derrigorrezko berrazterketa burutze aldera. Epe honetan zehar, urteko beste garaiekin alderatuz gero, jardueraren murrizketa nabarmena ematen denez gero, ekipamendu hauen azterketa zorrotz eta sakona burutuko da, hurrengo denboraldiko beharrei era egokian aurre egin ahal izateko.
Mantendimenduko lan hauen gehiengoa erabilera publikoa duten instalazioetarako araudi higieniko-sanitarioak ezarritako betebeharrak betetzeko burutzen dira eta makina ororen erabateko geldialdia egitera derrigortzen dute.
Doikuntza lan hauek, igerilekuko basuen uztean oinarritzen dira, besteak beste, isurbideen, eskaileren, hondartzen, dutxen, estolda-zuloen eta konpentsazio-basuen ondorengo garbiketa burutu ahal izateko produktu kimiko desinkrustagarri zein desinfektanteak erabiliz.
Era berean, igerilekuaren sistema guztien berrazterketa sakona burutuko da, hala nola: uraren tratamendu eta depurazioaren sistema, harezko filtroak, motorrak, bonba dosifikatzaileak, hondogarbitzailea edo balbulen itxierak. Hauen guztien garbiketa, engrasea, erreparazioa eta, dagokionean, ordezkapena egingo da, ondoren bi igerilekuen betetzea eta uraren berotzea berriz ere burutuz.
Mantenimendu lan guztien gainetik, duen garrantziarengatik, ur bero sanitarioaren ur-hodien legionelosiaren desinfekzio programa gailentzen da, ur beroaren akumulazio-biltegien hustutzea, azterketa eta garbiketa, klimatizazio sistemen berrazterketa eta eraikin guztien bonba-aretoen eta kalderen inspekzioa barne hartzen duelarik.
Igerilekuko basuen erabateko tratamendua egiteaz gain, gainontzeko eraikinetan ere berrazterketa eta inspekzio obra txiki anitz, ordezkapenak, erreposizioak eta erreparazioak burutuko dira. Egoera honek, euren ezaugarri edo dimentsioak direla medio, instalazioa itxita mantentzera behartzen du.
Esparru zein gimnasio guztiek, aseo, aldagela eta dutxak barne, garbiketa orokor sakona izango dute. Horretarako, desinfekzio eta higienizazio prozesu zehatza burutuko da, kirol instalazio hauei dagokion metodo espezifikoekin, ondorengo hamabi hilabeteetako egoera higieniko-sanitario perfektua bermatu beharko duelarik.
Kiroldegia itxita mantenduko den sasoian zehar, UKEk euren abonatuei gogorarazten die Eibarreko Orbea kirol zentruaren igerilekuak erabili ditzazkeel, bi erakundeen artean sinatuta dagoen hitzarmenari esker. Instalaziora sartu ahal izateko derrigorrezkoa izango da abonatu-txartela eta NANa aurkeztea, identifikatzeko.
UKEk bere ateak abuztuaren 25an, asteartea, berrirekiko ditu, Kiroldegiaren eta Aritzmendi Frontoiaren kasu, Betiondo Kirol Gunekoak, aldiz, irailaren 1ean, asteartea, berrirekiko direlarik.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke