Bizikletatik jaitsi arazi du Peio Goikoetxea gaixotasunak

10.08.18
Kirolak

Peio Goikoetxea txirrindulariari (1992. urtean jaiotakoa) matxuraturiko giltzurruna kenduko zaio egun gutxi barru eta bere kirol ibilbidean etena egin beharko du errekuperatzeke. Euskadi Fundazioko txirrindulariak eskutitz irekia plazaratu zuen bart bere osasunaren ingurukoak eta bizi dituenak ezagutarazteko eta bere oraingo erronka “Orain helburu bakarra ondo jartzea da. Egunerokoa normaltasunez egin eta gero gerokoak. Bidea erraza izango ez bada ere argi daukat nire gertukoek ahalik eta gehien lagunduko nautela aurrera egiten eta azkenean garrantzitsuena hori da”. Eskutitzak kirol mundua eta hori hurbiletik jarraitzen duten hedabideetan bazterrak harrotu zituen eta, jada, animoak eta elkartasuna bidaltzen dizkioten mezu uholdea jaso izan du mundu osoko bazter guztietatik.

Eskuditzean adierazten duenez “apirilaren erdialdean Route de Finisterre eta TroBroLeon klasikoak lehiatzen nengoela gaizki sentitzen hasi nintzen. Proba batzuk egin eta gero berriro ere erritmoa hartu eta lehiatzeko aukera lortzen saiatu nintzen, baina gero eta sentsazio eskasagoak nituen eta gerri aldean ziztadak gero eta nabariagoak ziren. Bertan konturatu nintzen aurten ez nuela gehiago lehiatuko. Entrenatzeko gaitasunik ere ez nuen”.

Mendaroko ospitalean arrazoia topatu zuten eta diagnosia eman: estenosia, hodi bat estutu izanak ezkerreko giltzurruna itxi eta trabatu izan du. Organoak lanean jarraitu izan du larregi ahaleginduz eta odol-fluxu eskasiak matxuratu egin du. “Hurrengo egunetan operazioa egin eta hau kendu egingo didate, onurarik eman ez eta gainera infekzio puntu txarra baita dagoen egoeran” erantsiz. Horren guztiagatik, etena egin beharrean dago Peio, ebakuntza kirurgikotik eta errekuperaziotik onik aterako delakoan, konfiantzaz. Ondorengo eboluzioak eta azken emaitzen arabera, bizikletaren geldialdi hau ‘gero arte’ edo ‘agurra’ izan daitezkeenaren zain. Animo Peio, eutsi goiari!

Goikoetxea profesional egin zen 2016an Kolonbiako Manzana Postobon taldearekin fitxatu ostean. Kolonbiarekin denbora laburra egon ondoren, ‘amateur’ mailara bueltatu zen ‘Ampo’ taldearekin. 2017an Euskadiko txapeldun izan zen Murgian garaipena lortuta, Segoviako eta Lleidako itzulietan ere etapa bana irabazi z, Segovian sailkapen orokorreko laugarren postuan amaituta. Lazkaon txapeldun orde izan zen eta Aiztondo Klasikoan laugarren. Espainiako txapelketan eta erlojuaren kontrako elite taldean zilarrezko domina lortuz, Gonzalo Serrano garailearengandik segundo batera helmugaratu ondoren. Erakutsitako adoreak saria izan du, Euskadi Fundazioko Mikel Landak deitu baitzion, Orbea eta Etxeondo etxeek babestutako proiektu berrian partaide izateko, zeina Europar kontinentean aritutzen dagoen. Orain, osasunak bizkarra eman badio ere, seguru altzatu eta aurrera jarraitzeko gauza dela.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira