Kirol instalazioak, berriro zabalik udako etenaldiaren ostean

24.08.18
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak amaitutzat eman du urteroko etenaldi teknikoa, eta gaurtik aurrera, ostirala, zabalik egongo dira Miguel Angel Blanco udal kiroldegia, Aritzmendi pilotalekua eta padel pistak. Hamaika hilabetez etengabe erabili ostean, abuztua aprobetxatu da instalazio guztiak errebisatu eta prest uzteko kirol denboraldi berriari begira.

Horrela, abuztuaren 24tik 31ra, biak barne, aipatutako instalazioek honako ordutegia izango dute:

  • Lanegun eta larunbatetan: 09:00-13:00 / 16:00-20:00
  • Igande eta jaiegunetan: Itxita

Aipatutako egunetan, Miguel Angel Blanco udal kiroldegian igerilekuak, oinarrizko muskulazio gela eta squash pistak soilik egongo dira erabilgarri.

Bestalde, Betiondo Kirolgunea irailaren 1ean zabalduko da, igandea.

Instalazioen doitze lanak

Hilabete honetan zehar burutu diren mantendimendu lanen gehiengoa erabilera publikoko instalazioen araudi higieniko-sanitarioak ezarritakoa betetzeko ezinbestekoak dira. Gainera, makina ororen erabateko geldialdia egitera derrigortzen dute.

Egin diren lanen artean, ur bero sanitarioaren ur-hodien legionelosiaren desinfekzio programa gailentzen da, ur beroaren akumulazio-biltegien hustutzea, azterketa eta garbiketa, klimatizazio sistemen berrazterketa eta eraikin guztien bonba-aretoen eta kalderen inspekzioa barne hartzen duelarik.

Bestalde, igerilekuko basoak hustu dira, instalazioak produktu kimiko desinkrustagarri zein desinfektanteak erabiliz garbitu ahal izateko. Era berean, igerilekuaren sistema guztien berrazterketa sakona burutu da, hala nola, uraren tratamendu eta depurazioaren sistema, harezko filtroak, motorrak, bonba dosifikatzaileak eta balbulen itxierak. Bukatzeko, esparru zein gimnasio guztietan, komun, aldagela eta dutxak barne, garbiketa orokor sakona egin da, desinfekzio eta higienizazio prozesu zehatza burutuz ondorengo hamabi hilabeteetako egoera higieniko-sanitario perfektua bermatzeko.

Kiroldegiaren segurtasuna hobetzeko obrak

Pasatu den maiatzetik, Miguel Angel Blanco udal kiroldegia sarrera eta irteera bideak nahiz barruko aldea egokitzeko obretan dago, Eraikuntzaren Kode Teknikoak ezarritakoari jarraiki segurtasun eta ebakuazio araudiak betetzeko. Lan horiei esker eraikinaren segurtasun elementuak eta erabiltzaileen ebakuaziorako guneak gehituko dira, eta sute kasuan kea ateratzeko sistema hobetuko da.

Horrela, azken asteetan eraikinaren solairu ezberdinak lortzen dituen eskailera nagusia babestu eta zatitu da, babestutako eskailera egiteko. Gainera, eraikina sektore edo gune ezberdinetan banatu da, sute kasuan ebakuazioa bermatzeko eta gaur egungo baldintzekin bat egoteko suaren kontrako ateak jarriz.

Bestetik, eraikinari irteera berri bat egin zaio Zearkale kalera begira. Horrekin, bost irteera ditu guztira kiroldegiak. Sarrera berri horrek igerilekuei eta aldagelei emango die zerbitzua, eta ebakuazio baldintzak nabarmen hobetuko dira.

Obrak irailaren amaierarako bukatuko direla aurreikusten da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke