Zabalik da euskara ikasleentzako diru-laguntzetako deialdia

29.08.18
Euskara

Ermuko Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, beka deialdia zabaldu berri du ikastetxe homologatu eta pribatuetan euskara ikasten aritu diren ermuarrentzako.

Diru-laguntzak eskatzeko epea gaur bertan zabaldu da, abuztuak 29, eta datorren urriaren 26a arte irekita egongo da. Interesa duten pertsonek eskabidea bete eta Abiapuntu bulegora jo dezakete (Konbentukoa, 3), oinarrietan eskatzen den dokumentazioarekin batera entregatzeko. Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez ere bete daiteke eskabidea. Horretarako, Internet Explorer nabigatzailea erabiliz ziurtagiri digitalarekin identifikatu beharko dira erabiltzaileak.

Euskara ikastera bideratutako diru-laguntzetarako 15.000 euroko partida du Udalak. Iaz 64 eskaerak jaso zuten beka, eta guztira 12.896 euro banatu ziren horien artean.

Diru-laguntza ohikoena matrikularen erdia ordaintzea izaten da; baina lehenengo aldiz euskara ikasten duten edota baldintza ekonomiko eskasa pairatzen duten ermuarrek %75era arteko diru-laguntza jasotzeko aukera ere izaten dute, baldintza guztiak betetzen badituzte.

Horretaz gain, umeekin aritzen diren hezitzaileak (entrenatzaileak, begiraleak) zein Ermuko merkataritzan eta ostalaritzan jendaurreko lanpostuetan lan egiten duten langileek ere %75eko diru-laguntza jaso ahalko dute.

Ermuko Udalaren diru-laguntzez gain, HABEk ere bere ikasleentzat bekak eskainiko ditu. Irailean zabalduko da deialdia, eta Udalak eskaintzen dituen diru-laguntzekin bateragarriak izango dira, betiere gehiegizko finantziaziorik eragiten ez bada.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko