Nahita aldizkariaren 35. zenbakia kalean da

28.09.18
Berdintasuna

Ermuko Udaleko Berdintasun Alorrak Nahita aldizkariaren zenbaki berria kaleratu du, urteko hirugarrena. Herriko agerkari ezagunak 35. zenbakia estreinatu du honekin.

Hil honetako Nahitako erreportaje nagusiak gaurkotasunezko gai eztabaidagarri bat du ardatz, prostituzioa. Zein da benetako eztabaida? Izenburupean, prostituzioaren alor ezberdinetan sakontzen du erreportajeak: legezkotasuna, imajinarioa, tratua, feminismoa, eta abar.

Bestalde, albiste interesgarriak, editoriala, ikastaroen, erakusketen eta jardueren agenda, inkestak, denborapasak eta Ezagutzen al duzu? atala topa ditzakegu bertan. Azken horretan, La Madeja aldizkari feminista, Cambalatxe elkartea eta Silvia Federici autorea ezagutzeko aukera izango dugu.

Papereko aldizkariaren 2.500 ale kaleratu dira, eta urte hasieran aurkeztutako formatu berria mantenduko dute, handiagoa eta modernoagoa. Gainera, edizio digitala ere eskuratu daiteke Emakumeen Topalekuko mikrositean, eta datozen egunetan bertsio interaktiboa ere eskuragarri egongo da, aldizkarian bertan lotura interesgarriak eta bideoak kontsultatu ahal izateko.

2007. urtean sortu zen Nahita aldizkaria, eta harrezkero urtean 3 zenbaki argitaratzen dira: urtarrilean, apirilean eta irailean. Gainera, 2017. urtean, bere 10. urteurrenarekin bat eginda, aldizkariaren alderdi ezberdinen inguruko inkesta egin zen irakurleen artean, eta jasotako datuen arabera, inkestatutakoen ia %100ak papereko edizioa irakurtzen du; hori horrela, ez daude ados aldizkaria formatu digitalean soilik argitaratzearekin. Hori dela eta, Nahitari buelta bat eman eta itxura berri bat eskaintzea erabaki da 2018. urtean, modernoagoa eta erakargarriagoa.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko