Proiektu solidario baten ikerketa babesteko martxan atera da Ermua

22.10.18
Gizartea

Minbizia ikertzen jarraitzeko eta gaixotasunari aurre egiteko Ermuan antolatu den IV. martxa solidarioak hiru mila eta seiehun pertsonatik gora bildu zituen atzokoan. Ikaragarria beste behin, desbriatu ezina eta oilo azala jartzeko modukoa. Ermuko kaleak jendez bete ziren. Martxa oso jendetsua, bukaezina, hiru mila eta seiehun elastiko berde argitik gora bildu zuena. Adin guztietako pertsonek parte hartu zuten, familia osoak: jaio berrietatik hasi eta edadetuetaraino, gurasoen gain, haur-kotxean, makilaz edo gurpil-aulkian eta guzti. Etxeko animaliak baita ere. Amaieran partaideek poltsa bana jaso zuten, non freskagarri gisa ura eta fruta zuten, jakina baita elikagai sanoak eta dieta orekatuak positiboa dela gaixotasunen prebentzioan. Eta ezusteko pozgarri bat, AECC elkartearen beste poltsatxo berde iluna, lepotik zintzilik eraman daitekeena. Aurtengo edizioko hiru nobedadeek harrera oso ona izan zuten: irterra eman aurreko puxika askatzea; amaitu ondorengo argazki oroigarria –foto maton delako aparailuaz- eta dantza saioa, plazako kide guztiak mugimenduan jarri zituenak.

Martxaren xedea minbiziaren aurkako ikerketarako dirua biltzea zen, hain zuzen ere, BIOEF fundazioan (Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzaren Euskal Fundazioan) Lara Herrera del Val medikuak zuzentzen duen ikerketaren beka ordaintzeko erabiliko da. Ikerketa hori haurren minbiziaren ikerketan erabiliko da “CARs edo antigeno kimerikoen hartzaileak adierazten dituzten NKs zelulen sorkuntza, minbizi pediatriko errefraktarioa tratatzeko” titulua du. Lara Herrera ikerktzailea Ermura etorriko dela iragarri du antolakuntzak, taldearen eta bere izen propioan herrian egindako ahalegina eta parte-hartzea eskertzera. Hitz lauez ikerketaren muina eta nola doan esango digu. Eta bildutako kopuruaren truke taloi sinboliko jaso izan zuen herriko AECC taldeko kideen eskuetatik.

Partaide guztiek utzi zuten aletxoa minbiziaren gaixotasunari aurre egiten dieten familia eta pertsonei beren elkartasuna adieraziz. Martxa aurreikusi bezala egin zen, inolako gorabeherarik izan gabe eta jai giroa nagusi izanik. Osasun zerbitzuek eta bertaratutako anbulantziek ez zuten inor erietxe edo ospitalera eraman izan behar. Parte hartzea oso altua izan zen, eta horren adierazgarri da martxaren burua Zubiaurretik abiatu Okin Zurira bitartean, Goienkaletik jaitsi, Izelaietarekin bat egiten duen puntura arte, eta hortik Baldespina Markesetik jarraitu eta Probalekura iristen zegoen unean, hainbat jende plazatik irteten zegoela oraindik. Edo Merkatu plazaren parean partaide taldea batzeko geldialdian, oraindik Probalekutik gora jendea pasatzen Diputaziotik jarraitzeko martxako burua VI. Mendeurrenera irteteko zain egonik.

Minbiziaren kontrako Espainiako Elkarteak gure herrian duen boluntario talde eta ordezkaritzak beste behin ekimen arrakastatsua lortu dute. Martxak eta ibilaldia kontrolatua izan zen, zirkuituak izan zituen hiru mila eta laurehun metro pasatxoetan. Horretarako Gaztela eta Leon Kultur etxeko Atletismo atalaren eskarmentua eta laguntza jaso izan zuten, baita herriko Udaltzaingoarena, Te Gusta la Ruta eta Lambretta elkarteko kide eta motorzaleen laguntzaz –segurtasuna bermatu baitu- eta gogotik lan egin duten beste pertsona boluntario eta anonimoena.

Jarraian bigarren martxaren argazki bilduma uzten dizuegu, non izugarrizko jendetsua eta giroa izan dela jasotzen den.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean