Ehunka pertsonek ezetz esan diote Ermuan indarkeria matxistari

26.11.18
Berdintasuna

Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, borrokarako eta aldarrikapenerako egun handia da, eta gizarteak edozein motatako indarkeria matxistaren aurka duen konpromisoa agerian gelditzen da. Ermua ez da atzean geratu, eta 200 pertsona inguruk parte hartu dute igande honetan Orbe Kardinala plazan izandako kontzentrazioan.

Emakumeak eta gizonezkoak, gazteak, helduak eta haurrak. Guztiek bat egin dute emozioz betetako ekitaldian. Bertan, Ermuko Udaleko Osoko Bilkurak onartutako erakunde adierazpena irakurtzeaz gain, aurten eraildako 40 emakume baino gehiagok utzi duten hutsunea irudikatu nahi izan da.

Plazako kioskoaren alboan dozenaka aulki kokatu dira, eta ekitaldian parte hartu duten pertsonek emakume izenak utzi dituzte horien gainean. Maria Jose, Nuria, Raquel, Yolanda, Fátima, Cristina, Silvia, Jhoesther, Anna Maria… guztiak indarkeria matxistaren biktima izan dira 2018an.

“Ez gaude prest emakumeen kontrako indarkeria gauza naturaltzat hartu beharreko ohitura edo albiste moduan onartzeko, naturala ez delako. Emakume bat gutxiago ere ez, hildako bat gehiago ere ez! Behin eta berriz agertu dugu gizarte berdintsuagoa eta indarkeria matxistarik gabekoa lortzeko gure konpromisoa, bereziki Ermuan”, azaltzen du Beatriz Gamiz Berdintasun zinegotziak aurkeztutako erakunde adierazpenak.

Argi moreak udal eraikinetan

Asteburu osoan zehar, Emakumeen Topalekuak, udaletxeak eta Ermua Antzokiak argiztapen oso berezia izan dute, more eta lila koloreetan, data berezi eta garrantzitsu honetaz oroitzeko. Lerro hauen ostean uzten dizuegun argazki galerian ikus dezakezue.

Erakusketa eta hitzaldia

Azaroaren 25eko programazioa ez da amaitu oraindik, eta aste honetan zehar beste bi ekitaldi izango ditugu. Batetik, Emakumeen Topalekuan Cristina Chiquin: La búsqueda, mujeres guatemaltecas que reclaman justicia erakusketa ikusi ahalko dugu. Lagun Artean Elkarteak antolatutako argazki sorta Topalekuaren ohiko ordutegian izango da ikusgai azaroaren 30era arte.

Bestetik, azaroaren 29an, osteguna, kontaketa saioa egingo da 19:00etatik aurrera Aiz eta Boni Ofogo: Emakume afrikarrak izenburupean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.07.25
Jokabide matxistarik eta eraso sexistarik gabeko jaien alde

Berdintasun alorrak sentsibilizazio kanpaina garatuko du eta 'Puntu moreak' kalean jarriko ditu jaietako bost egunetan
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera
Imagen
24.06.25
Harrotasunaren eguna ospatu Emakumearen Topagunean, irudiz eta gogoetaz

LGTBIAQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta (ekainak 28), Ermuko Emakumearen Topaguneak jarduera kultural berezia egingo du