Dibertsitate funtzionala duten pertsonen eskubideen aldeko ekitaldia gauzatu du Integra CEE enpresak

19.12.18
Gizartea

Grupo Integra, Centro Especial de Empleo (CEE) enpresak, -Grupo Clece izenekoan txertatutakoak- ekitaldia gauzatu zuen atzo Ermuan bestelako adimen gaitasuna edo dibertsitate funtzionala duten pertsonen eskubideak agerian jartzeko eta horiei leku egin edo agerian jartzeko. Ekitaldia kolektiboaren nazioarteko eguneko –abenduaren 3ko- ospakizunetan txertatua zegoen. Juan Carlos Abascal alkatea ekitaldian izan zen kolektiboari bere babesa eman eta aintzat hartzeko xedez. Integra CEE 2018. urte honetatik udal eraikin eta instalakuntza hainbat garbitzeko zerbitzuaren esleipendun berria da. Enpresak bere langileak gonbidatu zituen ekitaldira eta garbiketaz arduratzen direnek ez zuten kalerik egin.

“Eskubideen baratze” moduan izendatu zuen ekimena eta sentiberatasuna areagotzeko jarduera izan zen, bere jomuga herriko plazatik pasa ziren pertsona oro izanik. Integra CEEko kideek ortu edo baratze txikia prestatu zuten, horretan aniztasun funtzionala duten pertsonen Eskubideen Nazioarteko Batzarrean jasotako eskubideetako bat adierazten zuen landarea landatzera animatu zituelarik.

Ekimenaren bukaeran hurbildu eta parte hartu zuten guztiei hazidun lorontzi txiki bana oparitu zitzaien ‘eskubide horiek guztiak’ etxean nahiz gizartean landatzen eta garatzen jarrai zezaten, inor baztertzen ez duen mundu justuago eta jasangarriago lortzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu