Ermuan atletismoko jauzien teknikei buruzko master eskola ireki eta doakoak eskainiko ditu Kirolenek

04.01.19
Kirolak

Atletismoko jauzien teknikei buruzko master eskola ireki eta doakoak eskainiko ditu Kirolenek (EAEko Kirol Irakaskuntzetako ikastetxe publikoak) urtarrila eta otsaileko asteburuetan gure herrian. Eskola horiek atletismoko goi mailako teknikari ikastaroko eduki eta ikasgaien barne txeratzen dira eta bi atal berezitu edukiko dute: teorikoa nahiz praktikoa. Urtarrila eta otsaileko lau segidako asteburuetan gauzatuko dira.

Saio teorikoak Izarra Centre eraikinean (Zearkale, 34an) egingo dira eta, aldiz, praktikoak Betiondo kirol gunean (Ongarai z/g). Hitzaldi eta master eskola horiek espezialitatea bakoitzeko adituek emango dituzte eta horien artean ondoregoan izango dira: Miguel Velez (altuera jauzia), Ramon Cid (luzera-jauzia), Claudio Veneciano (jauzi hirukoitza) eta Angel Sainz (pertika-jauzia). Hitzaldi eta eskolak ostiral arratsetan (16:00etatik 18:00etara eta 18:30etatik 20:30etara) eta larunbat goizetan (9:30etatik 12:00etara eta 12:30etatik 14:00etara bitartean) eginen dira. Saio eta hitzaldi didaktiko eta pedagogiko horietan parte hartuko du baita ere kirolari federatuen entrenatzaile den Antonio Cid Iglesias ermuarrak.

Parte hartzeko edo bertaratzeko interesa izan dezaketen pertsonek izena eman dezakete Kirolenen; Euskadiko atletismo Federazioan edo Bizkaikoan, nahiz Antonio Cid berari zuzenean idatziz edo 656739106 telefonora deituz.

Lasterbide batez baliatuz, hitzaldi, jarduera eta ordutegi nahiz edukien berri ematen duen agiria uzten dizuegu pdf formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da