C. Rullán: ‘datozen hauteskundeak erabakiorrak izango populismoei aurre egiteko eta etorkizunerako nahi dugun Europa erabakitzeko’
Europako Batzordea Espainian gure udalarekin asteazken honetan antolaturiko solasaldietan ia 70 lagun bildu dira
Herritarrok etorkizunean nolako Europa nahi dugun ezagutzeko asmoz, Europako Erakundeek 30.000 biztanlera arteko herriak bisitatzen ari dira ‘Europaz mintzo zure herrian’ izeneko ekimenean txeratzen diren solasaldi horiekin.
Ermuarrok Brexit deritzanaz, populismoaz, klima aldaketaz, giza-eskubideak eta, bereziki, etorkizuneko lanbideez bezalako gaiez agertu dugu interesa eta kezka.
San Pelayo eta Ermua BHI ikastetxeetako 50 bat ikaslek parte hartu dute Izarra Centren eguerdian ‘Kafea Europarekin’ izenburupean egindako eztabaida eta solasaldian. Bildutakoek egungo nahiz etorkizuneko Europar Batasunaren inguruan galdetu, eztabaidatu eta proposatzeko aukera izan dute. Europar Batasunak Espainian duen komunikazio buru, Teresa Frontanekin, Harreman Publikoko arduradun Carlos Rullanekin eta herriko Juan Carlos Abascal alkatearekin zuzenean mintzatu dira.
Gazteek interes berezia agertu dute brexitaz, giza-eskubideez, immigrazio krisialdiaz, berdintasunaz eta ingurugiroaz. “Hainbat erronka ditu munduak, etengabeko garapenean baikaude eta Europa aldaketetan lidergoa hartu behar du” adierazi du herriko alkateak. Ideiarekin bat eginik, Teresa Frontanek solasaldi hauen eta gazteen garrantzia azpimarratu du: “Zuoi entzutera gatoz. Zuen iritziak dira gehien interesatzen zaizkigunak, Europaren etorkizuna une erabakiorrean baitago eta herriaren hitza behar dugu” erantsiz.
Maiatzaren 23tik 26ra Europako Parlamenturako hauteskundeak egingo kide garen 27 herriak
Carlos Rullanek maiatzaren 26ko europar hauteskundeen nahitaezko garrantzia azpimarratu du: “Guztiok parte hartu behar dugu, maiatzaren 27an entzun nahi ez ditugun albistea kez jasateko, orduan beranduegi izango baita”. Bertan zegoen neskato batek hitza hartu eta “Europar Batasunean egiten denaz interesatzen eta informatzen diren gazteak egon badaudela” erantsi du, Europako erakundeen lanaz bere ikuspuntua emanez segidan. “Interesatzen garenak aurrera egiteko neurri gehiago behar direla” esanez amaituaz.
Solasaldiari amaiera emateko bertaratutakoen gozogarri eta edariak konpartitu dituzte, hitz egindakoaz iritziaz elkar trukatuz. “EBeneko ordezkarien bidez Parlamentuaren funtzioak zeintzuk diren ezagutzeak eta han hartzen dituzten erabakiak gure egunerokotasunean duten ondorioen berri jakiteak” nire interesgarri iruditu zait azaldu du ikasleetako batek.
Etorkizunean zer nolako Europa nahi dugun erabakitzen guztiok parte hartu behar dugu
Bigarren saioa, Lobianon egin da arratsaldean, ‘Europako etorkizuna’ izenburupean. Hizlariak berberak izan dira, gorago adierazitako hirurak. Parte hartzaileak herritar oro eta bertaratutakoek kezkatuta agertu dira populismoen hazkundeaz eta sentimendu europarraren eskasiaz. Partaide batek Parlamentu Europarreko ordezkariei kritikarako gaitasun handiagoa eta akatsen inguruko hausnarketa eskatu die. “Zerbait gaizki egiten ari gara, ez gara autokritikoak eta horrek populismo nahiz nazionalismoak areagotzen” dituela esan du.
Horren harira desinformazioaz mintzo izan dira eta gezurraz, ‘fake news’ deritzatenaz. Erakunde europarrak horiei aurre egiteko lanean ari dira, hurrengo hauteskundeetan eraginik izan ez dezaten. Proiektu europarra herritarrontzat ezezaguna dela mahai gainean jarri da: “nire ustez ezinbestekoa da gauzak ondo azaltzea eta, benetan gertatzen ari dena balore krisian gaudela” erantsi du partaideetako batek.
Estatuetako presidenteek eta gobernuek bilera egingo maiatzaren 9an, Sibiu, Errumanian
Solasaldia iluntzeko zortzietaraino luzatu da, hatu eman handia izan dutelako bertaratutakoek eta aurkezleek. Mintzo izan diren beste gaien artean berrikuntza eta enplegua, migrazio krisialdia eta Europako fondoen erabilera izan dira.
‘Europaz mintzo zure herrian’ ekimenaz iazko martxoan hasi zen Azuqueca de Henaresen, ordutik beste 29 udalerrietan egin izan da, tamaina ertainekoei hitza eman eta esateko zutena entzun eta jasoz. Bizkaia lurralde osoan Ermua izan da ekimen hau hartu izan duen herri bakarra eta, alkatea pozarren agertu da “herritarrek emandako harrerarekin eta solasaldien emaitzekin”.
Erresuma Batuak parte hartzen ez duen lehenengo hauteskundeak izango maiatzean
Solasaldi eta bileretan jasotakoa eskumendun diren organoei helaraziko zaie, aintzat izan dezaten maiatzaren 9an, Sibiu herrian, Errumanian, estatuetako buruek eta gobernuek egingo duten bilerarako. Gailurreko bilera horretan Europa hobe bat eraikitzen jarraitzeko estrategia definituko dute.
Aurtengo maiatzaren 23tik 26ra bitartean Europako Parlamenturako hauteskundeak egingo ditugu kide garen 27 herrialdeetan. Erresuma Batuak parte hartzen ez duen lehenengo aldia izango da; hortaz hurrengo hamarkadetako Europa definitzeko une oso garrantzitsua. Benetan erabakigarria.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean