Santixaupeko iturritik abiatuko da aurtengoan 'Hartza Eguneko' kalejira
Astebete eskas besterik ez da geratzen aurtengo Inauterietarako. Eguen zurik hasiera emango dio datorren ostegunean jaiari eta jarduera egitarauei. Egun berezia, ikasleek nagusi izango direna, eta oilarraren joko herrikoia jokatuko dena. Hasieraren ondorengo biharamunean, beste tradizio herrikoi bati leku egingo diogu, ‘Hartza eguna’. Martxoren 1eko ostirala izango da hori, ekimenaren antolatzaile direlarik Anaitasuna ikastola, Eskolabarri ikastetxea, AEK Kaltxango Euskaltegia, Ermuko Udal Euskaltegia, Txindurri txistu eta dantza taldea eta Euskal Birusa taldea. Antolakuntza elkrlanean egiten dute eta, horretan, Laboral kutxa eta udalaren babesa izanik.
Aurten estreinakoz kalejira Santixaupeko iturritik abiatuko da, animali belarjalearen pertsonaiarekin bertan elkartu ondoren. Ekimenak berrogeita hamar urte betetzen ditu, berreskuratu zenetik. Txindurri dantza taldeak parte hartuko du eta inauteri dantzak eskainiko. Hori dela eta, euskal herriko inauterietako jantziak, koko jantziak, jantzita eramateko gonbitea luzatu dute antolatzaileek bat egin eta parte hartuko duten guztiei.
Kalejira Ermuko kaleetatik zehar eginen da, hartzaren koplak abestuz Alboka musika eskolako Trikitilarien laguntzarekin eta hainbat dantza, lantz, 7 jauziak, hipopotamoa….gozatuz.
Ekimenaren eta kantatzen diren bertsoen istorioa
1934. urtea zen. Herriko gazte bat tuberkulosiarekin gaixotu zen; garai hartan gaixotasun larria zen, zainketa zein botika bereziak behar zituena. Haren senitartekoek egoerari aurre ezin ziotela egin ilusita, bere lagunek nolabait laguntzea erabaki zuten. Gillermo Bengoetxea ‘Txindurri’ herritar eta bertsolariaren etxera joan ziren eta bertso batzuk idazteko eskatu zioten. Kopla horiekin kalehira egin eta dirua batzea zen helburua. Aratuste edo Inauteri sasoia zenez, mozorroak jantzi eta kalera atera ziren kantatzera, mila pezeta bilduz; ordurako dirutza izugarria.
Artzaren istorioa eta tradizio hori adinari egokiturik nondik datorren ere kontatzen du, euskara zerbitzuak umeentzat pintatzeko prestatu duen koadernoak. Bertan herriko historiaren, ohituren eta pertsonaien berri ematen baita.
Harrezkeroztik, berrogeita hamar urte luzeetan ez zen kalejirarik errepikatu, Euskal Birusak ekimen herrikoi hori berreskuratu bitartean. Orain hamazortzi urteren bueltan, tradizio oso sustraituta dago eta arrakastatsua da. Aurtengoan, elkarteak istorioaren koplen autorearen eta beste zenbait atalen berri lau haizeetara zabaltzeko liburuxka bat argitaratu du, argazki eta testuz osatutakoa. Halaber, Alboka musika eskolarekin elkarlanean koplak bildu eta DK (disko konpatuan) batean grabatu ditu. Material hori herriko ikastetxe eta euskaltegietara bidali du ezagutzera emateko. Web gune honen material bi horiek zabaltzen laguntzeko xedez, hemen bertan eskaintzen dizuegu. Idatzizkoa pdf formatoan eta jarraian uzten dizuegu. Eta soinua lasterbidez informazio gehiago atalean lagantzen dugu, konprimituriko zip karpeta batean, jaitsi nahi duenarentzat.
Kalejira plazan bukatuko dugu eta 300 txorizo bokadilo, banatuko dira parte hartu duten guztientzat. Jendetza handia batzen da egun honetan ospatzen dugun ekintzara, arrakasta handiko eguna da. Ohitura zaharra bizi-bizi mantentzen da.
Iaz ere egin genuen bezala, Hartza kalean agertu aurretik, aurten eguen zuri egunean goizez Hartzak Eskolabarri eskolako umeak bisitatuko ditu eta berandutsuago Anaitasuna ikastetxean izango da, baita goizez. Honekin umeak giroan sartzen lagundu nahi da.
Lotutako albisteak

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du