Sagardo Egunak seigarren edizioa ospatuko du
Ermuko Gazte Asanbladak Sagardo Eduna jai ezagunaren edizio berri bat antolatu du larunbat honetarako, martxoak 9. Seigarren aldiz jarraian ospatuko da jai herrikoia, eta Ermuko hainbat ostalaritza establezimenduren, EMOEren, Euskal Birusaren, Nü Shu Ermuko Gazte Feministen eta Aiuri Antiespezistaren laguntzarekin antolatu da, baita Ermuko okindegiekin eta Euskadiko hainbat sagardotegiren babesarekin ere.
Festaren helburu nagusia sagardoa hurbildu eta herrian euskal kultura bultzatzea da, eta maiatzera arte luzatuko den sagardo denboraldi berriarekin bat egiten du.
Sagardo Eguna 12:30ean hasiko da Orbe Kardinala plazan jendearentzat sagardo gunea zabalduta. Espazio hori 14:30ak arte egongo da zabalik, baina arratsaldean berriro irekiko da 18:30ean, eta sagardoa amaitu arte mantenduko da, edari tradizionala dastatu nahi duten pertsona guztiak hurbildu daitezen. Sagardo jaiaren ostean, 22:00etan, Maskaradun DJak musikaz girotuko du plaza.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian