Emakumeentzat gizarte justo eta berdintasuaren aldeko aldarrikapena egin da Ermuan

08.03.19
Berdintasuna

Ehunka pertsonek –gehienak emakumeak eta adin guztietakoak- gure gizartean benetako berdintasuna lortzeko aldarrikapena egin dute gaur Ermuan, martxoak 8ko egun honetan. Aukerarik mugatuko ez dien eta bizi dugun munduari egiten dioten ekarpen garrantzitsua aintzat hartzen duen gizartea. Parte hartzaileek goizeko 11etarako bildu dira martxoaren 8ko plazan eta horretara daramaten Berdintasunaren pasea bidea eta Valdespina Markesa kalean, Emakumeok Planto deialdiari erantzunez. Jai eta aldarrikapen giro sanoan gosaria partekatu dute, ondoren aldarrikapen eta leloa idatzita zituzten arropa eta mantalak esekitzeko. Eguerdian martxa hasi dute Izelaietatik Abeletxe nagusien egoitzaraino bidean kantatzen joanez.

Arratseko 14:00etatik, bazkari autogestionatua aginen ari dira Orbe Kardinalaren plazan, eta gune feminista antolatuko da bertan. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, herriko plaza nagusian kontzentratuko dira, jarraian manifestazioa eginez da herriko kale bagusietan zehar, zeina plazan amaituko den. Ekitaldi horretan lore-sortatxo moreak banatuko dira.

Gauez, udaletxeko eraikina, Ermua Antzokia eta Emakumeen Topalekua morez argiztatuko dira, eta horrela mantenduko dira asteburu osoan zehar.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu