21. Korrikaren zain, jarduera kulturalak hastear

20.03.19
Euskara

Hilabete baino gutxiago geratzen zaigu Korrikaren XXI. edizioari hasiera emateko. Aurtengoaren goiburua ‘Klika’ izango da eta apirilaren 4an abiatuko da Gares (NA) herritik. Hamar egun beranduago -14an- Gasteiz hiriburura iritsiko, ibilbideari amaiera emanez Arabako hiriburuan. Ermutik bezperan pasako da, apirilaren 13an, eguneko 15:21ean –gutxi gorabehera-. Oso egun eta ordutegi paregabean, larunbata, egun argia eta ordu ezin hobeak baitira. Baina euskararen aldeko martxa ez da egun bakarrera mugatuko. Gaurtik hasi eta egun handi horretara bitartean Korrika Kulturala izenaz ezagutzen dugun jarduera ugari izango baititugu, girotzen joateko eta euskaraz gozatzeko.

Ermuan gauzatuko den Korrika kulturalaren barne, gaur egingo da edizio honetan 1.ngo jarduera, Korrika murala pintatuko baitute gaztetxoek, arratsaldeko 5etatik aurrera Infreñu Tabernan. Bihar, martxoaren 21ean eta zineklubaren baitan, Laburbiraren baitako bederatzi film labur euskaraz ikusteko aukera izan dugu Antzokian, iluntzeko zortzi eta erdietan. Martxoaren 23ko larunbatean, Kaltxango AEK-k antolaturiko sagardotegira txangoa eta bazkaria egingo dute izena eman dutenek. Igandean, eskubaloi jolasak egingo dira eguerditik aurrera herriko plazan.

Martxoaren azken astean, 25etik 29ra artean ere hainbat gauza izanen ditugu herrian euskaraz gozatzeko, besteak beste: Ermua ezagutzen; hitzaldia Kattalin Minerrekin, Korrika edizioaren aurkezpena: musika, photocalla eta kilometro erosleekin talde argazkia, pintxo-potea, eta abar… Martxoaren 29ko ostiralean haurrentzako ikuskizuna Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin. Bi emanaldi, arratseko 5etan eta 7etan, Antzokian.

Apirileko lehen eta bigarrenean ere izanen dugu Ermuan zer ikusi, entzun eta egin. Berbetan jardunaldiko hitzaldia; Euskal Jaia; Jabekuntza Eskolako tailerra; Go!azen ikuskizuneko kideekin solasaldi musikatua, Korrika txikia, eta abar. Jardueren eta toki-orduen zehaztasunak ezagutzeko ikus programa beheko argazkian.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte