Zabalik, jada, XIII. 'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' kanpaina

22.03.19
Euskara

Aurtengoa, irakurzaletasuna sustatzeko egitasmo honen hamahirugarren edizioa izango da, euskaltzaleen elkarte, udal liburutegi publiko eta liburu dendek elkarlanean antolatuta.

Aste honetan -astelehenean- hasi eta maiatzaren 31ra bitartean gauzatuko da.

Euskal Birusa elkarteak herrian Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren hamabigarren edizio hasi du gaurkoan, udal liburutegiarekin eta Maribel eta Xiripot liburu dendekin batera. Ermuko Udala  babeslea izango da.

Liburuak eta horiek elkarri oparitzea sozializaziorako tresna ere bada. Horregatik proposatuko zaie taldekako dinamikak dituzten; irakurle txoko, mintzalaguna-mintzakide-berbalaguna, ikastalde, kultur talde eta abarretako kideei liburuak elkarri oparitzea, trukatzea eta irakurritakoa kontrastatzea, taldeen dinamika eta kideak aberasteko praktika gisa.

Egitasmo honek, 13. urtez,herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatuko ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz. Horretarako, besteak beste, parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez, eta liburua opari bihurtzera gonbidatuz.

Egitasmoa tokian tokiko euskaltzaleen elkarteen, Udalen, liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker burutzen da, eta herrietako eragileen arteko harremanetarako tresna izan nahi du.

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu erraz emanda parte hartu daiteke:

  • Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango dugu.
  • Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli, eta fitxa erraz bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
  • Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emango digu.

Horrez gain, apirila eta maiatza bukaeran, liburutegi bakoitzean 30€ko balioa duen txeke baten zozketa egingo da, hile horretan irakurle fitxa bête dutenen artean. Txeke berezi horrek, besteek bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emango du.

Martxoaren 18tik maiatzaren 31ra

Martxoaren 18an abiatu da “Irakurri, Gozatu eta Oparitu”ren 2019ko edizioa, eta maiatzaren 31n amaituko. Hortaz, ia bi hilabete eta erdiko iraupena izango du kanpainak liburutegietan, baina erosketa-txekeak liburu dendan erabiltzeko epea ekainaren 15era artekoa izango da.

Aurten ere, egitasmoa udaberriko hilabeteetan garatuko da, alde batetik, liburutegietan garai hobea izaten delako, eta bestetik, liburu-opari eta trukeen dinamika, opor aurreko hilabetetan eginez “udako liburua” opari hartutakoa izatea sustatu nahi delako.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte