Hemen dira udaberri honetako piroporik onenak

05.04.19
Euskara

Udaberriko loreen antzera jaiotzen da nire sugarra gertu zaitudanean izan da Ermuko XII. piropo lehiaketakoirabazlea. Igor Gonzalezek sortutako piropoa gailendu da Ermuko Udaleko Euskara Sailak antolatutako lehiaketan, eta horri esker, Donostiako La Perla talasoterapia zentroan bi lagunentzako zirkuitua, masajea eta menua eskuratu ditu egileak.

Gaztetxoen kategorian, Naroa Gonzalez herritarraren Zuk eguzkiak baino gehiago argitzen nauzu losintxa gailendu da, eta Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko establezimenduetan erabiltzeko 100 euroko erosketa txekea lortu du.

Azkenik, umeen kategorian, Sofia Baltasar 11 urteko ermuarra izan da garailea, Zu sagardo eta ni kupela. Bion artean txotx! ederra piropoarekin, eta herriko dendetan trukatzeko 50 euroko erosketa txekea jasoko du.

Merkatarien elkarteko ordezkariek zein udaleko langileek osatu dute epaimahaia, eta aurkeztutako lanen originaltasuna goraipatu dute.

Aurkeztutako 200 piropoen artean, honakoak izan dira azken fasera sailkatu direnak:

  • Zure begiak, 24 kilateko urrezko harribitxiak
  • Zuhaitz batek sustraiak botatzen dituen moduan hazi dira zureganako sentimenduak nire barruan
  • Niri gustatzen zait udako beroa, baina gehiago gustatzen zait zure ahoa
  • Ez da txokolatea, ez da izozkia, zu zara nire burura igo dena
  • Errezeta zuzena duzu irribarre egiteko
  • Zarena zarelako irekitzen dira loreak udarako
  • Zure begien urdina nire bizitzako zerua da
  • Ezpain gorri eta aurpegi txuri, zu zara nire opari!
  • Beti irrikaz nago, zure begiak ikusteko
  • Xarabea bezalakoa zara, triste nagoenean zuk alaitzen nauzu
  • Ni labadora banintz, zu agertzen zaren bakoitzean bueltak emango nituzke
  • Aingeruak nirekin haserretu dira, beraiekin barik zugaz amesten baitut
  • Zu txokolate eta ni bizkotxo. Dena nahastu eta zu cariñoso
  • Zu ikustean, hego haizea sartzen zait eta iparra galtzen dut
  • Zu iturria bazina, ni beti egarri

Informazio gehiago Euskara Sailaren mikrositean.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko