Grezian ematen duen laguntza humanitarioan laguntzeko, 'Zaporeak' GGKEarentzat elikagai bilketa

09.04.19
Gizartea

Ermuko eta Eibarko herriek erronka handi bati aurre eginen diete aste honetan, gerratik ihesian Lesbosen (Grezian) geratu diren pertsona errefuxiatuei laguntzeko ‘Zaporeak’ Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GGKEak) egiten duen lan humanitarioarekin bat eginez. Ermuak 1.000 kilo arroz bildu eta bidatzeko jomuga jarri dio bere buruari eta Eibarrek, beste horrenbesteko kopurua baina kasu honetan dilistak izango dira. Horrez gain, Sagarra Gastro Pubeko ostalari, Jesús Gonzálezek paella erraldoia prestatuko du 800 pertsonentzat beste horrenbeste errazoi, bildutakoa ere ‘Zaporeak’ elkarteari emateko. Errazio bakoitza 5€tan salduko da, ogi zatia eta edari bana barne izanik. Lagundu nahi dutenek baina larunbatean arroza dastatzera plazara hurbildu ezin izango dutenek bat egin eta 0 lerroa deritzanari jarraiki ticketa erosi ahal izango dituzte baita. Jesus Gonzalezek eta Mireia Alonso xehetasun guztiak eman dituzte, JuanMa Cano kazetariak Cadena SER Eibar Irratian egindako solasaldian.

Gure udalak ekimenarekin bat eginen duela iragarri du, arroz kopurua erosi eta emanez eta paella prestatzeko beharrezko diren materialak garraiatu eta muntatuz (paellera, txosna, mahai, aulkiak eta abar…) larunbateko ospakizun horretarako.

‘Zaporeak’ Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea (GGKEa) da, zeina gastronomia eta elkartasuna uztartzen dituen proiektuak garatzen dituen. Gure herrian gastronomiak duen indarraz baliatuta jateko arazoak dituzten eta premia dutenei laguntzeko xede du. Boluntario taldea da, 30 urtetik gora herri gastronomiaren alde lan egin izan duen Intxaurrondo Talde Gastronomikoaren oinordeko direnak.

Esan bezala, gastronomia eta elkartasuna uztartzen dituzten proiektuak sustatzen dituzte. Abian jarri zuten lehena Etiopiako Wukro herriko izan zen, Angel Olaran apaizarekin bat. Helburua Ostalaritza eta Gastronomi eskola sortzea izanik, eta baita kontserba- eta gazta-enpresa bat ere. 2016tik gerratik ihesi Grezian harrapaturik dauden errefuxiatuei laguntzen diete. Bertara joan dira eta han prestatzen dituzte eguneroko jakiak -3000 bat eguneko-. Giza, material eta ekonomi  baliabideak lortzeko hainbat sentiberatasun kanpaina gauzatzen dituzte Euskadin. Ermuak eta Eibarrek elkartasun horri atxiki eta bat egin nahi dute, elkartearen biltegia beterik mantentzen lagunduz, gose daudenei jaten eman diezaieten.

Apirilaren 8tik 12rako aste honetan elikagaiak eta norberaren higienerako produktuak biltzen ari dira. Emariak larunbatean bertan –apirilaren 13an- ere egin ahal izango dira; Ermuan Cardenal Orbe plazan bertan eta Eibarren, Untzagako Egoitzan.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko