Ermuko kaleak bete zituen ‘Korrika txikiak’
Ermuko ikastetxeetako ikasleek –adin guztietako- hunkituta eta emozioz bizi izan zuten ostiral arratseko ‘Korrika txikia’. Eguraldia lagun izateak asko lagundu zuen, euririk gabe eta eguzkitsu, hotz-bero atsegina eta epelarekin guztia hobe ikusten baita.
Lasterketa Sallabente auzoan hasi zen, parte hartzaile izanik Anaitasuna Ikastola, Eskolabarri, Ongarai eta Sallabente ikastetxeek. Korrika txikia 15:00etan hasi zuten lasterketa Sallabente ikastetxean, ordu bete beranduago –gutxi gorabehera- plazan elkartuz. Ibilbidea ondokoa izan zen; Sallabenten hasi, Gipuzkoa Etorbidea, trenbide azpitik sartu eta Goienkalera irudi dendara artean, bertatik eta ezkerrerantz segiz VI. Mendeurrenetik San Pelaiorantz. Eroski aurretik pasa eta Zurich tabernan ezkerrera eginez lasterketak Diputazio kaletik merkaturen eraikineraino. Puntu horretan Seigarren Mendeurrena hartu zen berriz, Zubiaurretik herriko plazara sartzeko.
Plazan aldez aurretik prestaturiko hiru abesti kantatu eta dantzatu zituzten. Jarraian, eta indarrak errekuperatzeko txokolate janez gazteek eta, DJ-festa izanik Jon Saez ermuarrarekin. Bost eta erdietatik aurrera ‘Aintxitxiketan’ elkarteko kideek tailerrekin gozatuz. Ostiraleko ekitaldi horrek, larunbatekoa gero eta hurbilago genuela iragartzen zuen.
Lotutako albisteak
Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin