Haurrentzako I. Komiki Lehiaketak baditu garaileak

03.05.19
Udal Liburutegia

Guztira 28 lan aurkeztu dira Ermuko Udalak liburutegiaren bitartez antolatu duen haurrentzako Komiki Lehiaketaren lehenengo ediziora.

15 neskak eta 13 mutilek parte hartu dute lehian, euren lanik onenak aurkeztuz. Kike Infame eta Martin Azpilikueta komikietako adituek eta Udal liburutegiko langileek osatu dute epaimahaia, eta hiru kategorietarako irabazleak hautatu dituzte.

  • Lehen Hezkuntzako 4. mailakoen kategorian, Eskolabarri ikastetxeko Ane Ceballos izan da garailea Esan agur kutsadurari lanarekin.
  • Lehen Hezkuntzako 6. mailakoen artean, Ongarai Eskolako Eider Gonzalez gailendu da Komikia egiten lanaren eskutik.
  • Bigarren Hezkuntzako 1. mailakoen atalean, San Pelaio Ikastetxeko Malen Losada eta Aroa Centeno ikasleen Moni y Loli lana izan da onena.

Irabazleek marrazketarako materiala lortu dute, euren sormena lantzen jarraitzeko, baita euren ikastetxeetarako komiki sorta ere. Zorionak!

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat