Erosketa Publiko Berritzailea ardatz izango da Innpulso Sareak Izarra Centren antolatu duen jardunaldian

06.05.19
Erakundea

Innpulso Sareak hala 75 bat enpresa eta erakunde nola ehun eta hogei bat ordezkari bilduko ditu, udal eremuan konponbide berritzaileak merkaturatzeari buruzko kontsulta aurkezteko ekitaldian, non egun sarean dauden udalek etorkizunean izan ditzaketen kontratazio publikoen prozesuetan islaturik izango diren ideia berritzaileak jasotzeko helburua izango duen. Udal horiek etorkizunari begira identifikatu dituzten erronka nagusiak ondorengoak dira: hiri hondakinen kudeaketa; pertsona nagusientzako zerbitzuak (zahartzaroa) eta toki-administrazioa aro digitalera egokitzeko eraldatze prozesua. Ekitaldi hori Ermuan (Bizkaian) egingo da, Izarra Centre eraikinean bihar, maiatzaren 7ko asteartean, goizeko 11:30etatik arratseko 4etara bitartean. Ekitaldiaren buru izango dira sareko presidentzia partekatzen duten eta bertako kide diren ordezkariek.

Parte hartuko dutela ziurtatu duten enpresen artean, besteak beste, ondorengoak daude: Helix North; SicaSoft, IBM, CodeSyntax, Orange, Indra Sistemas, VicomTech, Noismart, Gaia, ZF Lemfoëder, Hervel Electroquímica; Tekniker, Áptica, Ik Ingeniería, Circutor, Ormazabal, GAIA, SPRI, Tecnalía, CDTI, FEMP, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Ministerioak eta hainbat udalek.

Ekitaldi hori merkatuari egin zaion aurre kontsulta da eta Erosketa Publiko Berritzailea sustatzeko planaren baitan dago. Kontsulta horren aurretik, sareko kide diren udalek dituzten beharren identifikazioa zerrendatu da. Udalek dituzten gabeziak zerrendatu ondoren, sareak baloratzen du horietako hainbat Erosketa Publiko Berritzailearen bidetik kontratatu ahal izango direla. Ekitaldiak aukera emango die enpresei gabezi horiei ideia berritzaileen bidez erantzuna emateko, ideia horiek kontratazio publikoan bukatu ahal izanik.

Norabide bikoitzeko aukera da; hala enpresentzat nola administrazioarentzat

Innpulso sarea kide diren herrietan Erosketa Publiko Berritzailearen bidea txertatzeko proiektua lantzen ari da, enpresetan I+G+b indartzeko tresna eraginkorra izateaz gain, merkatuak ase gabe dituen produktu berritzaileak eskuratu eta zerbitzu publikoetara bideratu dezaketelako. Hori horrela, sarean dauden hirurogeita bi udaletako ETEntzako aukera izango da zalantzarik gabe, udalek dituzten erronkei erantzuteko konponbideak proposatzeko aukera izango baitute.

Erosketa Publiko Berritzailea (EPB) eskaritik abiatuta merkatu berritzaile berriak garatu eta indartzeko xede duen prozesua da, kontratazio publikoaren tresnaz baliatuta. EPBa erakundeak bete gabe dagoen beharra asetzeko lehiaketara ateratzen duen kontratua da, aukera berritzaile baten bidez baliatuz. Hau da, horri hasiera ematen zaio une honetan existitzen ez den baina epe laburrean prest egon daitekeen sistema edo produktu baten eskaria eginen duenean erakunde publiko batek.

Erosleak eskaturiko baldintzak betetze aldera, teknologia berria garatzea edo aldez aurretik dagoena garatzea eskatzen du” (Edquist y Hommen, 1999). Berezia eginen duten ezaugarriak ditu prozedura horrek.

Eguneko agenda osoa.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua