Udal proiektuen exekuzioa berritzeko xede duen Innpulso sarearen jardunaldi publikoak 70 enpresa eta 120 lagun bildu ditu

07.05.19
Erakundea

Erakunde, enpresa eta eragile sozial ezberdinetako 120 lagunetik gora bildu ditu gaur Innpulso sareak Ermuko Izarra Centren udal proiektuen exekuzioa berritzeko xede zuen jardunaldi publikoan. Jardunaldia merkatuari luzaturiko kontsulta gisatzat jo da “merkatuko agenteen artean elkarguneak bilatzeko; eskari eta eskaintza batu, eta zerbitzu publikoak hobetu eta horiei balioa eransteko ahaleginean indarrak batzeko”. Jardunaldiaren xede nagusia “ideia berritzaileak jasotzea izango da, non egun sarean dauden udalek etorkizunean izan ditzaketen kontratazio publikoen prozesuetan islaturik izango direnak”.

Jardunaldia eguerdiko 12etatik arratseko 4etara bitartean mamitu da. Herriko alkate, Juan Carlos Abascalek, ongi teoria eman die bertaratutakoei eta herriaren eta estrategia proiektuen inguruko zertzeladak eskaini. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko ordezkari, Diana Alonsok, Innpulso Sarea aurkeztu eta KPBaren estrategia aipatu ditu, horretan lankide izanik egitura eta ezaugarriak azaltzen udaleko planifikazio eta estrategia zuzendari, Rosalia Herrerak. Ekitaldian izan dira udal alderdietako bozeramaileak paul Yarza (EH Bildu); Fernando Lecumberri (PP) eta Julen Dominguez (Irabazi). Baita gobernu taldeko kide eta zinegotziak: Beatriz Gamizek, Jose Luis Araujok, Miguel Ledesmak eta Jose Ramon Gombauk. Eta kide duten Alberto Albistegi, Eibarko alkateordea.

Manuel Varelak, SILOko zuzendariak merkatuari kontsulta egiteko sarean diseinatu duen prozesuaren ingurukoak azaldu ditu. Definizioetako bat sakondu ondoren, Erosketa Publiko Berritzailearen (EPBaren) hiru kasu zehaztu ditu: aurre komertziala; teknologi berritzailea eta berrikuntzarako elkarketa”. Jarraian (EPBaren) ikuspuntu teknologikoa jorratu du eta hurrengo pausoak bederatzi izango direla esan, ondorengoak: oinarrizko ikerketa; maila txikiko garapena; baliaturiko prototipoa eta erreala; merkatal prototipoa eta horren merkaturatzea edo salmenta. SILOko bazkideak azpimarratu duenez “behar nahiz nahien; enpresa hornitzailearen eskaintza onena aukeratzeko moduaren eta kostuaren inguruan hausnarketa sakona eta zuzena egin behar da; beharra errealitate bihurtu eta hori asebeteko duen tresnarekin benetan asmatzeko”. Amaitzeko, deialdiak tresna onak direla gehitu du “pertsona fisiko, juridiko, publiko eta pribatuentzat irekiak direlako”. Bertaratutakoei proposamenak bidaltzera animatu die, horretarako cpi@redinnpulso.com postontzia dutelarik. Eta baita, galdetu eta komunikazio aktiboa mantentzera.

Sergio Serna Innpulso Sareko Idazkaritza Teknikoko kideak ordura arte azaldutakoa laburbildu du, eta kontsulta horretara nola iritsi den azaldu du. Aurrez, tokiko administrazioen sareak hiru atal nagusi zehaztu ditu identifikatutako hogeita bost beharrak biltzeko. Datozen urteei begira udalek erronka nagusitzat dituztenak hiri hondakinen kudeaketa, pertsona helduentzako zerbitzuak eskaintzea (zahartzea) eta toki administrazioak aro digitalera egokitzea eta eraldatzea dira. Sernak landutako bide-orria lau ataletan banatu du: Erosketa Publiko Berritzaileko proiektuen xehetasunen diseinua, merkatu-kontsultaren garapena, baldintza-pleguak egitea eta idaztea eta, azkenik, horien ebaluazioa eta 2020 urterako kontratuak esleitzea. Gaur zabaldu da kontsulta, eta ekainaren erdirako enpresen proposamenak jasotzea eta baloratzea espero da. Horren ostean, Udalekin kontsultatu eta eztabaidatuko dira. Informazio guztia Innpulso Sareak eskainiko du bere webgunean aste honetan zehar. Datozen egunetan eskuragarri izango dira, era berean, gaurko jardunaldiko hitzaldien bideoak.

Galderen txandara iritsi aurretik, mahai-ingurua egin da enpresen, agenteen, erakundeen eta unibertsitateen parte-hartze maila ezberdinak ezagutu ahal izateko. Bertan parte hartu dute FEMP (Espainiako Herri eta Probintzien Federazioa), CDTI (Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroa), IE University, SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia eta ENISA (Berrikuntzarako Enpresa Nazionala S.A.) erakundeetako kideek.

Jardunaldian entzule eta hizlari gisa izan diren enpresen artean, besteak beste, ondorengoak daude: Helix North; SicaSoft, IBM, CodeSyntax, Orange, Indra Sistemas, VicomTech, Noismart, Gaia, ZF Lemfoëder, Hervel Electroquímica; Tekniker, Áptica, Ik Ingeniería, Circutor, Ormazabal, GAIA, SPRI, Tecnalía, CDTI, FEMP, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Ministerioa eta hainbat udal.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua