LGTB+fobiaren aurkako kontzentrazioa Orbe Kardinala plazan

17.05.19
Berdintasuna

Gaur ostirala, maiatzak 17, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren -LGTB+fobia- aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. 1990eko maiatzaren 17an, homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen Osasunaren Mundu Erakundeko Asanblada Orokorrak, eta horregatik izendatu zen gaurko eguna LGTB+ kolektiboarekiko fobiei aurka egiteko.

Sexu eta genero aniztasunaren aldeko nazioarteko ospakizuna da gaurko eguna. Helburu nagusia homosexualek, bisexualek eta transexualek jasaten duten diskriminazioa salatzeko era guztietako ekintzak koordinatzea eta antolatzea da, mundu osoan zehar euren eskubideak bermatzeko.

Aurtengo lelo ofiziala Justizia eta babesa guztientzat da. Azpimarratzekoa da LGTB+fobia gorroto mota hedatuenetakoa dela, eta munduko herrialde askotako araudietan duela isla, neurri diskriminatzaileekin eta heriotza zigorrekin.

Izan ere, munduko 72 estatutan oraindik ere zigortuta daude sexu bereko pertsonen arteko sexu harremanak, eta beste hainbat herrialdetan sexu eta genero aniztasunetik eratorritako adierazpen askatasuna murriztuta dago. Bestalde, 63 estatuk soilik eskaintzen dute diskriminazioaren aurkako nolabaiteko babesa.

Urteen poderioz gune batzuetako gizarte klima hobetu egin da, eta pertsonak seguruago sentitzen dira bertan, baina hala ere, beste hainbat zonaldetan indarkeriak gora egin du, giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak kolokan jarriz. Hori horrela, oraindik ere beharrezkoa da sexu izaerako diskriminazioak salatzea, taldeko borrokari esker lortutako eskubideak errespetatzea eta sexu askatasunaren alde aritzea, sexu orientazioa albo batera utzita, espazio publikoan maitasuna adierazteari ikusgarritasun publikoa ematea bermatuz.

Hori guztia kontuan izanik, Ermuko Kimaira LGTB+ Elkarteak kontzentrazioa deitu du gaurko, ostirala, 19:00etan Orbe Kardinala plazan, gaitzespena adierazteko. LGTB+fobiari ezetz esateko bat egingo dugu pertsona, elkarte eta erakundeak.

Ermuko Emakumeen Topalekuak ere bat egingo du gaurko eguna omentzen duten salaketarekin eta oraindik ere egiteko dagoen borrokarekin. Beharrezkoa da aurreiritzi eta inposaketarik gabeko sexualitate anitzera bidea eraikitzea, sexu orientazioa oztopo izango ez den eta pertsona guztien justizia eta babesa bermatuko dituen gizarte zabala eratzeko. Mundu bidezko eta berdinean, inor ez da atzean geratuko.

Deialdiaren kartela lerro hauen ostean ikus daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan