Begirale eta sorosleen mugagabeko grebaren aurrean asteazkeneetik igerilekua itxi beharrean dago UKE

20.05.19
Kirolak

Alorreko Hitzarmenaren negozioan aurrera egin eta horretan aldarrikatzen dituzten hainbat hobekuntza jasotzeko xedez Bizkaiko Kirol Gune eta Lokalen sindikatuek, Lurralde Historiko osoan geldialdi eta grebarako mobilizazio deia egin dutenez gero, Ermuko Udal Kirol Erakundeak (UKEk) MAB kiroldegiko igerilekua halabeharrez itxi beharko du maiatzak 22ko asteazkenetik gatazka amaitu bitartean. Deialdia probintzian egin dute eta zatikako geldialdi eta grebak iragarri dituztenez, gatazkak eragina izango du, udal instalazioak ditugun lurraldeko hainbat herrietan.

Gure kiroldegian mobilizazioak soilik igerilekuan izango du eragina, igerian irakasteko eta sorosle zerbitzua eskaintzeko enkantedun den Aiteko Management, S.M-ko langileek mugagabeko greba aurre-abisua aurkeztu eta ezagutarazi baitute. Hortaz, zatikako geldialdi eta greben ordez gurean eragin handiagoa izango dugu mugarik gabekoa egitea erabaki dutelako Aiteko Management, S.Mko langileek. Igerilekua zerbitzu estrategiko eta oinarrizkotzat jotzen ez denez ez dago gutxieneko zerbitzurik ezartzea, hori horrela eta, oro har, erabiltzaileen eta, bereziki, ikasleen segurtasuna lehenesten dugunez, UKEk instalazioa itxita mantenduko du gatazka konpondu eta mobilizazioak bertan behera uzten direneraino.

Aiteko Management, S.M-ko langileek enpresari mugagabeko greba deitzeko asmoa izan dutela ez du UKEk eduki ez zuzenean ez eta zeharka ere, azken ostegun arratsaldera artean, tartean asteburua egonda, erakundeak konponbide bat bilatzen laguntzeko eta ezer gutxi egiteko aukera gutxi izan duelarik.

Nolanahi ere, UKE eta Ermuko udala prest daude lehenbailehen konponbide batera iristeko lan egiteko eta langileen, ordezkari sindikalen eta enpresaren artean zubi lana eta behar dinen jarduera guztiak egiteko, guzti hori zerbitzuko erabiltzaile direnei nahiz ermuarrei sortuko zaizkien eragozpen eta kalteak gutxitzeko xedez.

UKEk kiroldegiaren igerilekuko abonatu eta erabiltzaileak aintzat hartzen dituenez gero, ezinbestean soroslerik eta programatutako ikastarorik gabe instalazioa itxita mantentzen den egunengatik ikastaroko kuotan ekonomikoki konpentsatuko ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira