Haurren Kontseiluak herriarentzat proposamen berriak aurkeztu ditu bere agurrean
Gauez patinatzea, bizikletan ibiltzeko guneak izatea, kale eta koexistentziako errepideetako lurrean margotutako jolasak, bizikletak konpontzeko tailerrak, landareak errepideen bi alboetan autoek abiadura moteltzeko… ideia horiek eta beste hainbat proposamen aurkeztu dizkio bigarren Haurren Kontseiluak Juan Carlos Abascal Ermuko alkateari. Herriko alkatetzako aholkularitza organo gazteenak ostegun honetan amaitu du bere ibilbidea, lanaren azken emaitzak aurkeztuz. Bigarren edizio honetan, erronka 2019ko Mugikortasunaren Europar Asteko egitaraua lantzea izan da.
Irailaren 16tik 22ra, Ermuan mugikortasunarekin lotutako ekimen ezberdinak izango ditugu, Haurren Kontseiluaren laguntzarekin antolatuak. Gainera, Juan Carlos Abascal alkateak Mugikortasunaren Asteko egun batean herriko errepide batzuk itxiko dituela hitz eman du.
Kontseilua osatzen duten 11 ikasleak alkatearen bulegoan izan dira, Jone eta Irati dinamizatzaileekin batera euren proposamenak aurkezten. Mural koloretsu bat ere aurkeztu diote Abascali; bertan, proiektuan zehar sortutako ideiak marraztu eta koloreztatu dituzte neskato-mutikoek, azken proposamenak eratu arte. Horretaz gain, murala herritarrek ikusi ahal izateko leku publiko batean kokatu ahal izatea eskatu dute, euren lana ikusgai izateko.
Azken jardunaldia amaitu aurretik, kontseilari txikiek Cadena Ser – Radio Eibar irratiarekin hitz egiteko aukera izan dute, euren proposamenak azaldu eta etorkizunari begira dituzten ilusio eta asmoak adierazteko.
Partaidetza haurtzarotik hasita
Haurren Kontseiluak herriko bost ikastetxeen babesa eta laguntza du, eta iazko lehenengo edizioaren esperientzia onari jarraipena eman nahi dio.
Proiektu honek haurtzarotik herritarren partaidetza eta talde-lana bezalako gaitasunak bultzatzea eta lantzea du helburu, eta era berean, neska-mutilek Udalean errepresentazioa izan dezaketela ikusten dute. Bestalde, ekimen honen bitartez, herriari haurtzaroaren ikuspuntua gehitzen laguntzen dio, bere garapenerako, antolakuntzarako eta egiteko moduetarako.
Azken finean, haurren ikuspuntutik hiria eraldatzeko asmoa duen proiektua da, hiria haurtzaroaren ikuspegitik landu eta eraldatu ahal izateko, hiritar guztiak kontuan izanda eta umeei parte-hartzeko aukera emanda. Gazteen ahotsa entzun eta ezagutzeko modurik zuzen eta esanguratsuenetakoa da eta, batez ere, politikari eta arduradunek aniztasunetik edan eta ikaste-aberaste prozesuan murgiltzeko aukera paregabea.
Lotutako albisteak

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago