Amaitu da 2019ko ‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ egitasmoa

04.06.19
Udal Liburutegia

Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren hamahirugarren edizioa bukatu berri da. Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako ekimena martxoaren 18an jarri zen abian, Ermuko Udal liburutegiaren, Euskal Birusa elkartearen eta Maribel eta Xiripot liburu-denden laguntzarekin.

Pasatu den ostiralean, maiatzak 31, amaitu zen egitasmoa. Horren helburua herritarren artean irakurzaletasuna sustatzea da, euskarazko liburuak irakurtzera gonbidatuz, udal liburutegietako zerbitzuak erabiliz, partaidetza sarituz, abantaila ekonomikoak eskainiz eta liburuak oparitzera gonbidatuz.

Apirilean eta maiatzean, gainera, Maribel eta Xiripot dendetan euskarazko liburuak erosteko 30 euroko txekeak zozketatu dira kanpainan parte hartu duten pertsona guztien artean.

Irakurri, gozatu eta oparitu egitasmoa 47 herritan izan da martxan aurten. Aurreko edizioetan frogatu denez, kanpainak eragin positiboa izaten du herritarrek herriko liburutegian egiten duten euskarazko liburuen mailegu kopuruan. Izan ere, egitasmoaren helburuetariko bat horixe da, euskaldunak liburutegi publikoen erabiltzaile bihurtzea. Era berean, ekimenak liburuen salmentan izaten duen eragina ere kontuan hartzekoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
25.06.25
‘Ermua Hiria´ XXXI. Literatura lehiaketako saridunak erabaki dira

Gaztelaniazko eta euskarazkoa narratiba saria Madrilgo eta Gazteizko autoreei egokitu zaie
Imagen
17.06.25
Zabalik udako Bookface lehiaketaren laugarren edizioa

Lanak irailaren 15era bitartean aurkeztu ahal izango dira, hori barne
Imagen
05.06.25
‘Ehuntzen eta Hitz egiten’ tailerretako kideek egindako lanak ikusgai jarri dituzte

Lanak Liburutegian egongo dira ikusgai ekainaren 12ra arte eta 9: 00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango