‘Bubbles’ kontzertua aurkeztuko du Debabarreneko Orfeoiak igande honetan

12.07.19
Kultura eta Gazteria

Debabarreneko Orfeoia – DBOR abesbatza elkarteak kontzertu berezia eskainiko du igande honetan, uztailak 14, Bubbles – Ponpak izenburupean. Emanaldia 13:30ean hasiko da Ermuko Santiago Apostoluaren elizan.

Ana Agirre, Lisbeth Fuentes, Beatriz Agirre eta Pili Villar izango dira kontzertuko bakarlariak, eta egitarauak proposamen anitzak hartzen ditu barne, hala nola, Enya, La Oreja de Van Gogh edota Alan Troy Davis.

Kontzertuko egitarau osoa hemen kontsultatu daiteke.

Orfeoia 2016. urtean jarri zen martxan, lehenengo emanaldiak eskainiz. Debabarrena eskualdean musika sinfonikoa abesteko taldea sortu eta zaletu guztiak biltzeko asmoarekin sortu zen proiektua.

Jose Miguel Laskurainek zuzentzen duen abesbatzaren filosofia koru sinfoniko erako obrak abian jartzea da, baina taldekideek argi daukate helburu horretara iritsi ahal izateko, aldez aurretik beharrezkoa dela egokitutako abestiekin pauso sinpleagoak ematea.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu