Ostiraleko azoka txikiak urtea bete du San Pelaion dagoenetik

09.08.19
Gizartea

Kalez kaleko saltokien merkatua, ostiraleroko azoka edo ‘merkatu txikia’ ohi deritzoguna, San Pelaio parkean kokatuta darama orain urte bete lekuz aldatu zenetik. Asteroko merkatu hori egun dagoen lekuan estreinakoz kokatu zen iazko abuztuaren 3an, aspaldidanik Zubiaurre kaleko amaieran edo goiko aldean -50tik 52 zenbaki artean- eta BI-2301 errepide ondoa utzita. Aldaketaren arrazoia Leziaga 1995 Construcciones enpresak A-09 Zerukoa gunean etxebizitzak eraikitzeko hasi zituen obrak izan zirelarik. Ordutik hamabi hilabete pasa dira, obra hori aurrera jarraitzen du, jada alboei eusteko hormak eginak daudelarik; eraikina hasiko den puntura jaitsi dira, garajeen hainbat solairu eta gainean etxebizitzak izango dituelarik. Indusketa uste baino luzeago joan da, harria agertu izan delako eta harri oso gogorra.

Kale saltzaileen taldea pozik dago leku aldaketarekin. Lekua hobea dela uste dute ‘ erdian kokatua dagoelako, denen eskura eta irisgarri. Hainbat supermerkaturen erdian gaude, aurrezki kutxak hurbil direlarik eta jende asko pasatzen den gunetik. Horri esker, auzo gehiagoko bezeroek datozkigu eta lana ondo egin dezakegu, baita zama-lanak ere’. Hori adierazi digu gaur bertan, parkearen sarreran kokatua egon den –horreo edo garaiaren aurrean- eta oinetakoak eta bisuteria salgai zuen gizonak. Gaurko egunaz –salmentetan flojo edo ahula izan dela esan digu, jendea oporretan dagoelako’. Iritziak iritzi, argazkiak atera izan ditugun unean erosle eta biztanle hainbat azokan zeuden.

Egun kaleko saltzaile ibiltarien Erroldan hogei bat inguru titularrek dute Ermuko azoka txikian postua jartzeko baimena, baina normalean astero hortik beherako kopuru kide inguru gerturatzen dira.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean