Hileko Osoko Bilkuran onartuko da Santa Ana auzoaren Hiri Berrikuntzarako Plan Berezia
Ermuko Udalbatzak seguruenik –San Roke eta San Isidro barne hartzen dituen- Santa Ana auzoaren Hiri Berrikuntzarako Plan Berezia behin-betikoz onartuko du hurrengo Osoko Bilkuran.Aurreikusten dugunez, bilkura hori urriaren 1eko asteartean egin daiteke, arratseko zazpietatik aurrera. Plana betiko izaeraz onartzeak eremuan bizi diren bederatzi ehun lagunek osatzen dituzten 34 jabe-erkidego eta 350 etxebizitzetara egun ez dituztenm igogailuak jartzeko lur-zoru publikoa doan jasotzea posible egingo du, horrela nahi eta kostua gain hartzeko prest badaude. Santa Ana, San Roke eta San Isidro auzo eta kaleetan bizi diren pertsona asko edadetuak dira, zahartzaroan sartuak direlarik.
Aipaturiko planak Goienkaletik San Isidrora eta bertartik San Roke kalera igo nahiz lotzeko aukera emanen dizkiguten igogailu publiko bi eraikitzea aurreikusten du. Azpiegitura horiek mugikortasun jasangarria eta irisgarritasuna asko hobetuko dute, auzokoentzat ezik ermuar guztiontzat, auzoan dagoen osasun zentroko nahiz ikastetxeko erabiltzaile izan gaitezkeelarik. Planak igogailuak proposatzen ditu, arrapala edo eskailera mekanikoen ordez edo kaltetan, igogailuek irisgarritasun hobea bermatzen dutelako, igotzea eta jaistea posible eginez, mantentzeko errazago eta merkeago izateaz gain. Plan honek herrian ordezkaritza duten alderdi politiko guztien babesarekin jada badu, hasierako onespena.
Plan Bereziaren testuingurua –bertako bizilagunen interesa, egindako bilerak, aukerak, kostuak, enkargua, nahiz gainerakoak- gogora ekarri dira aste honetan egin den Gai Orokor eta Udalbatzak Aztertu Beharrekoen Batzordean. Planeamendu eta Kudeaketa alorrak gain dituen udal arkitektoak plan horren laburpena egin zuen. Plana bera legean aurreikusitako hirigintza agiria dela esan eta, barnetik egiteko aukerarik ez eta etorkizun batean eraikinen kanpotik jarri ahal izango diren igogailuan lur okupazioa antolatzeko egin dena. Benjamin Palaciosek jarduera eremua zein den adierazi zuen, plana jendaurrera jarrita egon dela eta alegaziorik aurkeztu ez dela gehituz. Horiek horrela, betiko onartzea eta buletinean argitaratzea falta dela erantsiz. Ondoren, igogailuak jartzeko exekuzio proiektua egin eta errealitate bihurtzeko ekonomikoki zuzkituko da, datorren 2020 urteko aurrekontutik.
Aurkezpena osoa kontsultatu eta ikus dezakezue bilerako akta digitalaren bidez, zeina paragrafo honen azpian uzten dizuegu. Gai zehatz hau lantzen hogeita hamahiru minutu eman zituzten batzordekideek, zehazki berrogeita zazpigarrenetik ordu bete eta hamazortzira bitartean.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua