ZarenSareak erabakiak hartu eta heburuak zehaztu ditu Ermuko VII. Topaketa

19.09.19
Berdintasuna

ZarenSare/enRedando sareak VII. Topaketa egin berri du gure herrian eta antolatzaileen esanetan bilera “probetxagarri eta arrakastatsua” izan da, datorren urtetiok aurrera gauzatzewn hasiko diren hainbat erabaki hartu izan dituztelako. ZarenSare/enRedando Euskal Herriko nahiz latinoamerikako hainbat herrietako erakundeak elkarlanerako biltzen dituen ekimena da. Taldeak hausnarketa egitea eta ekoizpen eredu kritiko, arduratsua eta eraldatzailerantz aldatzea posible egingo duen kontzientzia lantzea proposatzen du. Sareak jardueren jarraipen eta koordinazioa areagotuko du eta horretarako aldizka bideokonferentzia bidez bilerak mantenduko dituzte.

Topaketa irailaren 13tik 15era bitarteko asteburuan egin da Ermuko Emakumearen Topagunean. Bertara bildu dira Kolonbia, Mexiko (Chiapas), El Salvador, Ekuador, Guatemala nahiz Euskal Herriko elkarteak. Taldeak bat egin du Ermuan, esperientziak eta estrategiak konpartituz, elkartrukatzearen bidez kolektibo, talde sozial, pertsonen eta herrien arteko nahiz naturarekiko harreman ezberdinak sustatzeko. Elkarte guztien ardatz eta jomuhga, emakumeenganako biolentziari aurre egitea da, forma desberdinak dituen mundu zabaleko arazoa izan arren bere jatorria berdina baita. Bildutakoen helburu nagusietako bat biolentzia matxistaren inguruan informatu eta sentiberatasuna lantzea da, indarkeria hori munduko herri guztietan dugulako.

Ermuan bildutako Emakumearen Topagunearen laguntzaile den SETEM Hego Haizea Gobernuz Kanpoko Garapen Erakundeko kideak, euskal elkarteetako emakumeak –hainbat gizon tarteko- eta latinoamerikarrak adostu dute elkarlanean jardutea bizi nahi duten gizartea definitzeko, bizitzeak gehiago merezi izan dezan, egungo eredu sozio-ekonomikotik aldenduz, horren helburu hazkunde ekonomiko azkarra eta onurarik handiena direlako. Eredu hori ez da bideragarri, ez eta erreal, emakumeak mendean hartzeaz gain.

Eredu horrekiko alternatiba gisa, ZarenSareak gizartearen eraldaketa proposatu eta bultzatzen du, egoeraz jabetu eta kontzientzia alda dezagun; ikuspegi feminista eta justizia soziala abiapuntu duten praktika eraldatzaileen bidez; herrian nahiz nazioartean ekoizpen, banaketa eta kontsumo arduratsu eta eraldatzailea lortzeko lan eginez.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.25
Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko
Imagen
19.03.25
Elkarrizketa eta errezital poetikoa, Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Egunean

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan