Udazkeneko tailerren egitaraua aurkeztu du Lobiano
Ermuko Udaleko Kultura Sailak urrian eta azaroan Lobiano Kultur Gunean eskainiko diren tailerren egitaraua aurkeztu berri du.
Gai eta eduki ezberdinetako hiru ikastaro izango ditugu aukeran: bata antsietatea eta estresa kudeatzen ikasteko, bestea estereotiporik gabeko irudi pertsonalaren ingurukoa, eta hirugarrena xaboiak eta kosmetika naturala egiten ikasteko.
Hiru tailerretarako izen-ematea zabalik dago, plaza guztiak betetzen diren arte. Parte hartu nahi izanez gero, jo ezazu Lobiano Kultur Gunera astelehenetik ostiralera 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 19:30era.
Antsietatearen eta estresaren kudeaketa
Ikastaro honen helburuak anitzak dira: batetik, antsietatea zer den, nola agertzen den eta zer-nolako eraginak dituen ulertu eta ikastea; bestetik, emozio negatiboen eta pentsamenduen arteko lotura identifikatzen eta hori nola aldatzen den ikastea; eta azkenik, beste pertsonekin ditugun harremanetan hobeto moldatzen ikastea, emozio positiboen garrantziaz jabetuz.
Ikastaroa astelehenero eskainiko da, urriaren 14tik azaroaren 18ra artean, 18:30etik 21:00etarako ordutegian. Guztira 16 ordu izango dira, eta matrikularen prezioa 27 eurokoa da. Ikasleentzat, jubilatuentzat, langabetuentzat edota Gazte Txartela dutenentzat, 24,30 euroko matrikula ezarri da.
Gure irudi pertsonala, estereotipoetatik at
Tailer honetan, irudi pertsonala zer den eta zer-nolako garrantzia duen azalduko da. Kolorearen analisiaz, horren sailkapenaz, esanahiaz eta duen eraginaz mintzatuko da, eta zein silueta mota dauden eta horiek arroparekin nola indartu daitezkeen ikasiko da.
14 orduko ikastaroa izango da, eta urriaren 15etik azaroaren 26ra bitartean eskainiko da, asteartero, 19:00etatik 21:30era. Matrikula 18 eurokoa da; ikasleentzat, jubilatuentzat, langabetuentzat edota Gazte Txartela dutenentzat, 16,20 euro.
Xaboiak eta kosmetika naturala egiteko tailerra
Tailer teoriko-praktiko honetan landare antibiotikoen ezaugarriak, Aloe Veraren ezaugarri eta erabilerak eta mina kentzeko eta handidurak jaisteko landareen ezaugarri eta azalpenak ikusiko dira. Gainera, xaboiak, kandelak, minarentzako kremak, eta abar egingo dira bertan.
Ikastaroa asteazkenero eskainiko da, urriaren 16tik azaroaren 13ra artean, 18:30etik 21:00etarako ordutegian. Guztira 12,5 ordu izango dira, eta matrikularen prezioa 22 eurokoa da. Ikasleentzat, jubilatuentzat, langabetuentzat edota Gazte Txartela dutenentzat, 19,80 euro izango dira.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude