Aitor Hernandezek txirrindulariak asteburu traketsa eta uste baino zailagoa izan du

28.10.19
Kirolak

Aitor Hernandez (Specialized-Ermua Innpulso) txirrindulariak asteburu traketsa eta uste baino zailagoa izan du, espero zituen emaitzen azpitik geratuz. Larunbatean Laudioko ziklokrosa korritu eta helmugan seigarren postuan sartu zen atzoko igandean Elorriokoan parte hartu eta 14. postuan bukatu zuelarik, fisikoki mugatua egonik krontaktura lunbarra izanagatik. Lasterketa biak Espainiako Kopakoak ziren, C1 kategoriakoak UCI egutegiaren barne, eta garaile berbera izan zuen, Felipe Orts valentziarra, egun bietan indartsuena izan eta erritmoa markatu duena.

Larunbatean ermuarra irabazletik bi minutura sartu zen, irteera ahula egon eta posizioak hobetzen ibili behar izan ondoren. Hernandez lasterketako lehen bost kirolarien artean izatea lortu bazuen ere, azkenean amore eman seigarren plazan helmugaratu zen. Iaz zazpigarrena izan zen karrera honetan, hortaz emaitza hobeagoa. Laudio zirkuituak igoera eta maila asko duenez gogorra da. Larunbatean egin zuen beroak asko gogortu zuten proba eta baldintzak.

Igandean gorriak pasa zituen ermuarrak, behar bada larunbateko ahaleginaren ordaina. Aitor Hernandezen balorazioa ondorengoa izan zen. “Gaur pot ibili naiz hasieratik, krontaktura lunbarra eta pedalei eragitean mina izanagatik. Asko sufritu dut eta posizio hobea nahiago izan arren, C1 mailako karrera baten 14. bukatzea ez da mespretxatzeko gauza. Honakoa bezalako zirkuitu siku eta azkarrean distantzia txikiak izanik ere, oso zaila da horiek murriztea. Astean zehar, gibelaldia errekuperatu eta datorren asteko hiru lasterketei aurre egitea dagokit”.

Argazkia @FraileEriz egilearena da, eskubide guztiak autorearenak izanik.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira