Ekintzaileen arteko topaketa desberdinak hirurogei lagun bildu zituen

08.11.19
Ekonomi Sustapena

Dar cera, pulir cera Academy'' izenburuko ekitaldiak hirurogei bat pertsona -ekintzaile eta auzotarren artean- bildu zituen, elkar ezagutzea, esperientziak partekatzea eta batzuk besteengandik ikastea xede zue .topaketa- eta networking-saio desberdin eta malgu batean, urriko azken ostegunean, herriko ‘Beer Station'' establezimenduan. Udalak eta Izarra Fundazioak antolatu zuten ekitaldia, jardueren dinamizazioan, besteak beste, espezializatuta dagoen Tech Friendly S.L.enpresaren laguntzarekin.

Juan Carlos Abascal alkateak Izarra Centren egiten diren ekintzailetza-jarduerak herriaren erdigunera hurbiltzea helburu zuen ekitaldia ireki zuen, herritarrek eta beste enpresa batzuek ezagutzerik izan dezaten udalerrian kokatutako ekintzaile horiek zer egiten duten. "Ekimen honek Izarra Centre dagoen inkubagailua  edo hazitegian dugun jardueraren zati bat erakusten lagundu nahi du, non aholkulariak eta laguntzak ditugun ideiak, talentua eta praktikan jarri eta enpresa eratu nahi duten guztientzat".

Nagore de los Ríosek ekitaldia aurkeztu eta moderatu zuen, Gonzalo Pellejerori hitza eman ziolarik, enpresa bat sortzeko orduan kontuan hartu behar diren gauzez eta nola egin behar den hitz egiteko. Jarraian, Alex Robleño OMNIS Sportseko CEO edo zuzendariaren testigantza entzun genuan, kasu arrakastatsua izan baita.

Ondoren, MIO (Make It Own), E-Lon, Vluber, Arima eta HG Developers enpresetako sortzaile eta bazkideek mikrofonoa hartu zuten euren produktu eta zerbitzuei buruz hitz egiteko. Egun direnera iritsi artean egindako ibilbideaz hitz egin zuten, hasiera baten zituzten itxaropenei buruzko ilusioak, larritasunak, asmakizunak edo akatsak birpasatuz.

Ekitaldiko bi orduak bizi pasa ziren, negozioetan izan ohi ez zen testuinguru edo lekuan, garagardotegia ez hain zurruna eta informala izateaz gain, edariak eta aperitibo edan eta jaterik izan baiztzen. Ekitaldiaren izen iradokitzaileak, ''Karate Kid'' filmeko Miyagi maisuaren izaera eta irakatsiak mahaigaineratu nahi zituen, bere irakaspenen artean, pertseberantzia, pazientzia, egoerarako moldagarritasuna eta moralari eustea proposatzen zuen, erorketak bezalako ezustekoen aurrean, berriz altxatzeko eta jarraitzeko gomendatzen baitzuen. Horiek guztiak, ideia edo proiektua enpresa bihurtzeko kasuei ere aplika dakiekeelarik.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du