‘Digital Commerce Ermua’ proiektuari atxiki eta izena emateko azken egunak

20.11.19
Ekonomi Sustapena

Ekimen horren helburua da tokiko merkataritza ahalduntzea eta IKTak txertatzea, egungo kontsumo-moduetara egokitzeko eta lehiakortasunari eusteko.

Merkataritza digitala eta bere plataforma anitzak errealitate bat dira gure gizartearen egunerokoan. Gure kontsumo-ohiturak aldatu egin dira; gaur egun, erosketa-esperientzia bakarrak bilatzen ditugu, gure gustu eta eskuragarritasunei egokitutakoak, eta gero eta gehiago erabiltzen ditugu kanal digitalak: webguneak, gailu mugikorrak, sare sozialak eta beste. Tresna horiei esker, dendek eta/edo markek erosketa-prozesu pertsonalizatuak sor ditzakete, eta merkaturatze arina eta kanpaina edo sustapen erakargarriak proposatu.

Interneten eta sare sozialetan presentzia izatea funtsezkoa da gaur egun, merkataritza bizia, dinamikoa eta aktiboa lortzeko. Eraldaketa digitala beharrezkoa da enpresentzat, baita tokiko merkataritzarentzat ere, eta ia-ia betebeharra da salmentei eusteko eta gero eta lehiakorragoa den ingurune ekonomiko honetan bizirik irauteko.

Salerosketa modu berriek ezinbesteko egiten dute tresna jakin batzuekin egunean egotea, eta testuinguru horretan sortu da Digital Commerce Ermua proiektua. Berrikuntza ekonomikoaren ardatz estrategikoaren barruan, Ermuko Udalak ekimen hau sortu du aipatutako esparruetako prestakuntza indartzeko eta, horrela, tokiko enpresek baliabide gehiago izango dituzte aldaketa ekonomikoei aurre egiteko.

Iaz zuntz optikoko sarearen azpiegitura hobea jarri zitzaion tokiko merkataritzari, eta ekimen hau gure establezimenduen modernizazioari jarraipena emateko asmoz dator. Oraintsu datuak bildu izan ditugu herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu guztietatik pertsona bat pasata gero. Ondoren, Digital Commerce Ermua proiektuari eta trebakuntza bati buruzko informazio interesgarria bidali zaie, zeinak maila bi izango dituen: oinarrizkoa edo aurreratua.

Edukiei dagokienez, ondorengoak ikusiko dituzte: sare sozialak, Google My Business tresna, marka-irudi on baten garrantzia, posizionamendua eta abar. MIO enpresak dinamizatuko du trebakuntza eta adierazitako helburuak lortzeko.

Trebakuntzan izena-eman eta parte-hartzeko, bete esteka bidez usten dugun agiria.

Prestakuntza praktiko horretan, kasuz kasu landuko dira gai hauek: logotipo egokia aukeratzeko moduak, argazkien bidez produktuei etekina ateratzea, negozioa Googlen kokatzea, xede-publikora iristea edo sustapen-kanpainak egitea.

Astebetean, tailerrean ikasitakoak landuko dituzte, eta adierazleen bidez, establezimendu irabazle bat aukeratuko dute. Geroago, Cada comercio con su tema izeneko ekitaldia egingo dute, eta bertan sariak banatu eta networking-a egingo dute.

Digital Commerce Ermuaren helburu nagusiak, beraz, behar guztietarako egokiak izan daitezkeen tresna digital errazak eskaintzea da, prestakuntza eta aholkularitza indibidualizatuaren bidez. Horrela, Ermuko saltokien eta ostalaritzaren digitalizazioari dagokionez posizioa hobetuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du