Kaishop! Euskara eta merkataritza txikia batzen dituen kanpaina

21.11.19
Euskara

Bizkaiko zazpi udalerrik eta bi mankomunitatek, tartean Ermua, Kaishop kanpaina jarri dute martxan, tokiko merkataritza txikia eta euskararen erabilera batzeko asmoz.

Alkarbide Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilguneak antolatu du ekimena, merkataritza txikia eta euskara, biak elkarrekin batu eta bultzatzeko beharretik abiatuta. Horrela, azken urteetan herriko dendekin egindako lana indartzen da bezeroak inplikatuz. 

Ermua, Getxo, Mungia, Gernika, Erandio, Basauri eta Leioako udalek eta Txorierriko eta Uribe Kostako zerbitzu mankomunitateek parte hartu dute kanpaina honetan, “herriak bizirik mantentzeko”. Izan ere, gaur egun, internet bidezko erosketek eta azalera handietako zentro eta frankiziek konpetentzia handiegia egiten diete herrietako merkatari txikiei. Salneurriez eta eskaintza handiez haratago joan nahi du Kaishop egitasmoak, gure dendek ematen diguten hurbiltasun, konfiantza eta aholkularitzari balio berezia emanez. 

Erosleak azalera handiko merkataritza zentroetara gerturatu nahi dituen Black Friday kanpaina ate joka dugun honetan, parte hartzen ari diren erakundeek kontzientziak astindu nahi dituzte. Horretarako, Kaishop egitasmoak euskarazko hainbat spot erabiltzen ditu; bertan, benetako bezeroek egungo teknologiei aurre egiten diete inolako gidoirik erabili gabe. 

Umorea erabiliz, Siri, OK Google eta Alexa bezalako adimen artifizialeko eta ahotsa ezagutzeko sistemek dituzten hutsuneak agerian uzten dira. 

Izan ere, teknologiak oraindik ez ditu gauza batzuk ulertu… eta horietako bat gure erosteko modua da. 

Spot osoa lerro hauen ostean ikusi daiteke: 

Bideoan parte hartu duten bost bolondresen artean Gaizka Garitano egungo Athletic Clubeko entrenatzailea eta Eibarko entrenatzaile ohia ikusi daiteke. Jarraian uzten dizuegu bere zatia:

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte