Indarkeria matxista mota guztiak gaitzesteko oihu bat eta bakarra

26.11.19
Gizartea

Ehunka pertsonak elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Ermuko Orbe Kardinalaren plazan, Emakumeenganako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean (azaroak 25), indarkeria matxista mota guztien aurkako konpromisoa eta gaitzespena adierazteko. Hainbat emakume ekintzaileek 2019ko urte honetan erailak izan diren 52 emakumeen izena gogora ekarri eta ozen irakurri zuten. Eta eraildako bakoitzagatik zapata gorri pare bat utzi zituzten plazan haien izena adierazten zuen kartelarekin batera, hildakoen memoria ohoratzeko eta biktima horiek euren familietan eta gure gizartean utzi duten hutsunea islatzeko.

Zapata gorriak erabiltzeko ekimena Elina Chauvet artista mexikarrari dagokio, horrek zapataren bidez emakumeenganako indarkeriak eragindako desagertze kontzeptu gisa hartu eta irudikatzen du. Artistak 2009an erabili zuen lehen aldiz, koinatuak bere arreba erail ondoren. Artistaren ekintzak munduko leku askotan izan zuen oihartzuna, gaur egun zapatak biltzen eta gorriz margotzen diralarik genero indarkeriaren aurkako ikurgisa.

Jarraian, komunikatu elebidun bat irakurri zuten. Horren ostean, Beatriz Gámiz jarduneko alkate eta alkateorde delegatuak azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionala irakurri zuen, Udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek aho batez onartua Ermuko Udalaren azken Osoko Bilkuran, Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak idatzitako proposamena bere eginez. Adierazpen horren arabera, beharrezkoa da "arlo guztietan: prebentzioa, detekzioa, arreta, babesa, koordinazioa eta justizia; biktimei eta bizirik atera direnei erreparazioa ematearen garrantzia azpimarratuz".

Lotutako albisteak

Imagen
Jon Iraola, Beatriz Gámiz eta Eneritz Azpitarte Eibarko, Ermuko eta Zaldibarko alkateak, Ermua-Eibar bidea eraikitzeko proiektuaren hitzarmenean | Jon Iraola, Beatriz Gámiz y Eneritz Azpitarte, alcaldes/as de Eibar, Ermua y Zaldibar, en la firma del convenio para el camino Ermua-Eibar
22.07.25
Ermuak, Eibarrek eta Zaldibarrek hitzarmena sinatu dute udalerrien arteko bidea suspertzeko

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita