Merkataritza txikia eta euskara, bat eginda

26.11.19
Euskara

Ermua, Getxo, Mungia, Gernika, Erandio, Basauri eta Leioako Udalek eta Txorierri eta Uribe Kostako mankomunitateek bat egin dute Kaishop! kanpainarekin. Egitasmoa Alkarbide Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak jarri du abian.

Kanpaina honen helburua tokiko merkataritza txikia eta euskara bultzatzea eta indartzea da, biak elkarrekin, “herriak bizirik mantentzeko”. Erosleak azalera handiko merkataritza zentroetara gerturatu nahi dituen Black Friday egitasmoa ostiral honetan izango dela ikusita, Kaishop!-en parte hartzen ari diren erakundeek kontzientziak astindu nahi dituzte.

Gure herrietako denda txikiek ematen diguten hurbiltasunari, konfiantzari eta aholkularitzari balio berezia eman nahi zaio, internet bidezko erosketek eta azalera handietako zentro eta frankizien konpetentziatik eta eskaintza handiez haratago.

Horretarako, Kaishop! egitasmoak euskarazko hainbat spot erabiltzen ditu; bertan, benetako bezeroek egungo teknologiei aurre egiten diete inolako gidoirik erabili gabe. Umorea erabiliz, Siri, OK Google eta Alexa bezalako adimen artifizialeko eta ahotsa ezagutzeko sistemek dituzten hutsuneak agerian uzten dira.

Izan ere, teknologiak oraindik ez ditu gauza batzuk ulertu… eta horietako bat gure erosteko modua da.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin