Ermuko Udalak berrikuntzari eta iraunkortasunari buruzko hausnarketa egin du COP25en

12.12.19
Erakundea

Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien Innpulso Sareak Hiri Berritzaileak: Hirigintza iraunkortasunaren erronkaren bihotzean izeneko topaketa burutu du astearte honetan. Ekitaldia Klima Aldaketari buruz Nazio Batuek antolatu duten Konferentziaren barne (COP25) egin da, eta bertan izan da Juan Carlos Abascal Ermuko alkate eta Innpulso Sareko ko-presidentea.

Ekitaldia IFEMAko Hegoaldeko Konbentzioen Zentroan egin da, Madrilen, eta hiri-berrikuntzari eta -iraunkortasunari buruzko mahai-inguru bat eta jardunbide egokien inguruko mahai bat egin dira, sareko hiriek egindako ekintzetan zentratuta.

Izan ere, hiriek rol erabakigarria dute klima-aldaketaren aurkako borrokaren aurrean, eta funtsezkoa da udalak erronka horren aurrean aktibo izatea, tokikotik globalerantz lan eginez.

Juan Carlos Abascalek irekiera instituzionalean parte hartu du Angeles Heras eta Teresa Riesgorekin batera, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioko Unibertsitate, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza arloko Estatuko idazkaria eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren. Ermuko alkateak ohartarazi duenez, "erronka oso garrantzitsuei aurre egin beharko diegu gizarte gisa, hala nola benetako berdintasun eraginkorra, zahartzea, familia-tamaina berrietara egokituko diren etxebizitza-politika berriak, ekonomia zirkularreko erronkak, ingurumenekoak, gobernantzakoak, etab., eta hobe da erronka horiei guztiei elkarrekin aurre egitea, sarean, ezagutza partekatuz".

Ekitaldiaren irekieraren ostean, hiriko berrikuntza eta iraunkortasunari buruzko mahai-inguruan hainbat erakundetako lau emakumek parte hartu dute, eta esperientziak trukatzeko gunea sortu dute. Ondoren, jardunbide egokiei buruzko mahai-inguruan, Innpulso hirietako ordezkariek etorkizuneko erronkei aurre egiteko irtenbideak azaldu dituzte, garapen jasangarriaren helburuetara, ekonomia zirkularrera, berrikuntzara eta jasangarritasunera, eguzki-energiaren aprobetxamendura edo hirien baterako sorkuntzarako herritarren parte-hartzera egokituta.

Udal zuntz optikoko sarea, Klimaren Goi Bileran

Juan Carlos Abascal alkateak udalaren zuntz optikoko sare neutroaren proiektua aurkeztu du astelehenean, abenduak 9, Klimaren inguruko Goi Bileran. Ermuko udalburuak azaldu duenez, “epe luzeko estrategiako zeharkako tresna da, eta enplegu alorrean iraunkortasuna bermatzen du herrian”. Gainera, zuntz optikoaren sareari esker, enpresa berritzaileak eta teknologikoak erakartzea lortzen dela azpimarratu du Abascalek, "bestela gure udalerrira etorriko ez liratekeenak". Bestalde, alkateak zehaztu duenez, arlo sozialean, sareak "zahartzea gizarte gisa dugun erronketako bat bezala lantzen laguntzen du, gaixorik dauden pertsonak eta adinekoak etxetik artatuz". Bestalde, aukera ematen du "energia aurrezteko, argiak monitorizatuz eta erabakiak hartzeko modua hobetuz, datuak eta informazioa eskuratuz, operadore handien mende egon gabe".

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua